Zarautz (Gipuzkoa)

Urtetako festak

Urtetako festak <p>Erromeriak: Laurkainera joaten ziren, eta, bestela, Urtetan bertan. San Sebastian eguna eta bigarrena ospatzen zituzten. Egun bat gurasoek ordaintzen zuten, hurrengo jaian neskak eta hurrengoan mutilek. Baserrietako mandioan egiten zen festa. Zer baserritan izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-011-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erromeriak: Laurkainera joaten ziren, eta, bestela, Urtetan bertan. San Sebastian eguna eta bigarrena ospatzen zituzten. Egun bat gurasoek ordaintzen zuten, hurrengo jaian neskak eta hurrengoan mutilek. Baserrietako mandioan egiten zen festa. Zer baserritan izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta leheno aipatu du alabak festak eta iten ziala Urtetan ta: ibiltzen al ziñan zu hola, erromeitan ta hola umetan? O gaztetan?
- Ez, umetan ez, hasi ezkeo... hamar bat urtekiñ o hola, Laurgaiña ta hola juten giñan. Huaxe, Laurgaiña ta. Gaiñuntzen, Urtetan bertan. Izaten zan ba, San Sebastian euna ta bigarrena. Ta hoi gurasuak zeatzen zuen, eleizako jun etorriyak eta zeatzen zituen. Ta geo, hurrengo jayen izaten zan nexkana. Nexkak paatzen zuen filarmonika eo zea, soiñu-jotzeko zea hori. Ta hurreneko jayian, mutillak paatzen zuen. Ohitura hoiek zian. Geo, etortzen zan Aiatikan emakume bat, ama bi alabakiñ o, solterak, geo ezkondu zian, baiña, haiek etortzen zian ta geo, behin basarri batekuak atenditzen ziyon soiñua jotzea etortzen zana, mandiyoa, basarritako mandiyuan iten zan pexta, zeatikan, San Sebastianetan gehienian egualdi txarra izaten zan ba, ta egualdi ona o ateri baldin bazan eo, plazan ibiltzen zian, ta geo illuntzian zeara, basarrita. Gure itxian ez zan behiñ 'e eoten. Gaiñeko Etxe ta Etxebeste, Erromin ta Elizamendi ta hoietan eiten zan festa ta Gurmendikuak iten zuen, ba, "bueno, hartu nahi baldin baezue, guk horrenbeste paatuko deu, ta batzui gustatu iten zitzaioen, perra batzuk irabazi iten zituen haiek plazan inguruko baserri haietan. Urteta behiñ 'e, Gurmendira behiñ 'e ez zian pesta itea etortzen, guk beti bestiai ematen giñoun.
- (A) Baiña, festa urte bakoitzian basarri batek in, basarri batian ingo zan?
- Bai.
- (A) Aldatzen, baiña...
- Bai, txandatuz.
- Bai, bai, bai. Gurmendikuak behintzat zeoze paatzen zuen, akordatzen naiz, hogei duro eo hola.
- Ta ze iten zenuen, sueltuan?
- E?
- Dantza sueltuan ingo zenuen?
- Bai, bai, bai.
- (A) Baiña leku ixtua zan ta sueltuan baiña urre.
- Bai, horrenbesteaiñoko jende pillaikan ez, baiña, zenbat jungo zan, ba? Konbidau 're juten zian batzuk, eta... Geo, Zarauzko kaletikan 'e juten zian batzuk eta...
- (A) Ni akordatzen naiz gure garaian Elizamendiñian danak pea-pea-pea inda.
- (A) Konbidaua 're asko izaten zan garai haietan basarritan, e? Konbidaua...
- Batzuek, batzuek, toki batzuetan, toki batzuetan gehio, baiña ez, horrenbesteaiñoko zean 'e... Gaiñeko Etxen ez zan konbidau asko izaten, ta Elizamendin 'e ez, ta Errominen 'e ez, ta...
- Ta nola zan asunto hau, konbidauan asuntua... Nola izaten zan...
- E?
- Nola izaten zan konbidauan asuntua?
- Konbidauana? Ba, Urtetan pesta zanen, gure etxea etortzen zian ta geo juten giñan hara ba, etortzen zian haiek 'e beste egun bat jartzen zuen konbidauak iteko, juten giñan hara 're konbidau. Baiña hola, jende askoko zeaikan...
- (A) Lehengusu propiyuak o izeba-osabak o zein?
- Bai, hola.
- Familiya?
- Bai. En kanbio, segun. Gure besten bizi zan, izaten zian ba, amistade haundiya zuen kaperuanekuak, Kaperotxipi, Flores Kaperotxipi dia hoiek. Eta batzutan, Garro bazan basura biltzen ibiltzen zana, txintxarriya jarrita behi batekiñ, basurak biltzen zittuna, ta "ze, San Sebastianak dia ta bihar ta zea ta, konbidatzia nahi dezue? ta, "bai", ta [...], hola asko etortzen zan. Geo Seberinonekuak 'e berriz, Mazaneko zea hori, denda haundi hori, horkuakiñ 'e amistadia haundiya zuen. Denda hortatikan jenerua ta erosi ta iten zituen ta, geo San Sebastianetan igual juten zian konbidau hara. Baiña esan deana, bakoitzak hola kantidade haundiya ez, dozena erdi bat o, o gutxiyo igual, hola.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia