Mahats-klaseak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-010-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:02:07
- Erref: ZAR-010/031
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
- Eta, e, txakoliña eiteko mahatsa zer da beti, beti klase bera ero klase diferentia?
- Bai, txakolin-mahatsa, txakolin-mahatsa, [...] beltza ta [...] txuiya, hoik dia hemengo txakolin mahats natualak. Geo beste bariedaden batzuk e sortzen dia, baiña, en general gutxi, izaten da handikan. Nik ez dakit ze klase o zer zan, baiña mordo haundi bat 'e ixaten zan, hola, oso mordo errotua, beltza. Hoi nik ez dakit ze klase ixango zan, handik 'e pixkat ixaten zan, gutxi 'e!
- Txakolin beltzik eiten da?
- Txakolin beltza? Ardua da beltza. Bazan gurian ardo-mahatsa, baiña bihatzak 'e beltz-beltz-beltz eitten zituna, e! Mahats alekua lehertzen bazan, bihatzak o, bihatzak 'e tinta bezala zeatzen zun, belzten zizun, bez-more, bez-more, ta ardua ona eitten zan. Beheko, zean, tokik onian 'e zan ta, gero txertatuta ta abar ta, dana aldatu in zian. Asko ematen zun ta zeatu in zan, dejeneatu o, zeatzen zala, ale ttikiya ta, nik ez dakit ze itten zun.
- Gaitzen bat o?
- Ondo... Ez, bestela... Eo gehio jo, o zeoze pasatzen zitzaion hari, ez zun behar bezelako fruta ez zun hazten azkenean, ta txertatu in zun gure aitta zanak, ta bastante ondo hartu ziyon txertuak. Ta hala oraindik 'e bakarren bat egongo da hamentxe. Itxian ondon dagonak 'e zepa, behekua, ardo-mahatsa du, ta oso txakoliñ-mahats, txertauta dao ta, mahats zuriya oso earra ematen du.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!