Zarautz (Gipuzkoa)

Dantza-kontuak; debekuak

Dantza-kontuak; debekuak Dantza-kontuak. Normalean soltean egiten zuten, baina galarazita zegoela ere egiten zuten. Neskak kongregazioan egoten ziren eta dantza eginez gero bota egiten zituzten. Zarautzen bazen dantza helduaren kontrako bikario gogor bat.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-009-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dantza-kontuak. Normalean soltean egiten zuten, baina galarazita zegoela ere egiten zuten. Neskak kongregazioan egoten ziren eta dantza eginez gero bota egiten zituzten. Zarautzen bazen dantza helduaren kontrako bikario gogor bat.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Dantzan ta, ze, ze dantza? Solte?
- (A) Sueltua.
- Ta agarraua?
- (P) Biyak.
- Biyak, baiña beranduao, beranduao.
- (A) Beranduo, agarraua uzte ez zan garaia o zea ezautu nun nik Urtetan 'e.
- A bai, e?
- (A) Bueno... Zarautzen hor bazan hor zea bat, bikaio bat, bueno! Haekin ze zea ibiltzen zian hemen! Galaazita eoten zan baltsan ittia, ta zea, Musika Plazan ta jundakuan bai...
- (P) Bai, ba, kongreaziyuan, kongreaziyuan eoten zian nexkak zinta jarrita ta, hillen behin komuniyoa jun ez ta, kongreaziyua izaten zan eta, esaten zitzaiona ta. Geo baltsen ta iñ ezkeo mutillakin ta, hoi bikaiuak kongreaziyotikan fuera.
- E?!
- (A, P) Bai.
- Ta konfesau in behar gaiñea!
- (P) Eta konfesau in behar, hombre!
- (A) Konpesatu, bai, hua txarrena! Hua txarrena izaten zan! Beno, ta geo, hemen zearako behintzat, Urtetako behintzat bikaio harek zea haundiya zun, gorroto haundiya o. Hemen baltsen itten zala, ta honei eutsi nahi izaten ziyon xuxen.
- Ta etorri iten al zan bera?
- (A) E?
- Bera etorri...
- (A) Ez, ez zan etortzen, baiño, nolabaitt enteatzen zana zan, izaten zian ba, bertan 'e nunbaitt eo... uain aitzen dittugu...
- (P) Uain, uain txibatua esaten zaie, baiño leheno 're izaten zian...
- (A) Uain, uain aitzen dittugu igual, nola, nola itten zuen, hua enteatzeana izango zan. Ta oso gogorra zan hua, bikaiua.
- Ordun, gehienbat jaietan dantza kontua.
- (A) Bai, bai.
- (P) Bai, dantza. Gu pexta jun ta bueno...
- Herri kirolak eta izango zian, ba?
- (P) ... soiñuba hasiko zan, eta uain bezela, jendia iñor dantzan hasi gabe ta ez. Ya, kuadrilla jartzen giñan, ta bueno, dantza. Arratsalde guztiyan dantzan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia