Gerraostean zer jaten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-008-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 16a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: ZAR-008/021
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Transkripzioa
- Gerraostian gosia pasa al zenuen?
- E?
- Gerraostian gona pasa al zenuen?
- Ez, guk ez.
- Baserriya eukita ez, ezta?
- Baserriyan beti zeoze bado ta.
- (AZ) Patata ta babarruna [...], ta itxian ogiya in. Guk goseikan ez gendun pasa.
- Babarruna ta ogiya ta bagiñun ta, haziyak 'e bai ta, bakizu, zeoze. Ez, ez gendun goseik pasa.
- Gariya ta iten al zenuten, gariya ta?
- Bai, gariya ihartzen zanen pixkat, Errota Berritan zea zeon, errota, eta zaku-murtzilla horrelakua zeatu ta hara bialtzen gendun, ta geo etxian ogiya in. Ogiya in behar etxen, jango bazan. Bestela [...] hua 're in in behar, ta erre ta jan. Etxian [...] gustoena!
- (AZ) Ta, talua 're, ama? Talua esniakin goxo-goxua.
- Talua ta 're bai?
- Taluak 'e bai, baiño nei bazkaitan talua ez zitzaiten gustatzen.
- (AZ) Ez, hori esniakin jaten genun, ama.
- Gauetan, igual, afaltzeko.
- Goizian ta gauen. Ta, eguardiyan ogiya.
- (AZ) Talo ta esnia, para mi era... Oaintxe jango nuke nik talo ta esnia! Era un manjar para mí. Urtiak ez detela jan hori.
- Gerra-ostean zer jaten zan gehienbat? Hola, egun, egun normal batian? Zer jaten zan?
- Zer jango zan, ba? Babarrunak! Basarrin beste gauzik ez da! Jaien babarrun zuriya o garbantzuk eo hola, haragi egosiyakin. Eta, hoixe, postreik eta ordun ez zan izaten. Eta zean, berriz, astegunian, berriz, babarrunak... Plater haundi bat babarrunak.
- (AZ) Eta gaiñian katuarraia, ama.
- E?
- (AZ) Gaiñian katuarraia.
- Bai, katuarraia izango gendun noiz o noiz. Bai, gure amak, bere arrautzak bere bihotzeko gauzak zitun, klaro, ordun. Oain, arraia askoz garestiyo do, baiña ordun, arraia merkeo izaten zan, arrautzak baiño. Ta ordun, arrautzak saldu itten zittun ta arraia ekartzen zun.
- (AZ) Ta oliyua ta gauzak...
- Jateko zeaik, faltik ez gendun izan.
- (AZ) Eraman in behar zan zeoze.
- Bestela, arrantzaleik eta ez da izan hemen, etxean, familiyan arrantzaleik eta ez?
- Ez.
- Ez.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!