Zarautz (Gipuzkoa)

Zarauzko baporeak eta hauen inguruko kontuak

Zarauzko baporeak eta hauen inguruko kontuak San pelaiotarren artean bapore bat zuten. Hiru bapore zeuden Zarautzen. Getarian uzten zituzten baporeak eta oinez oinutsik joaten ziren marinelak. Makinista, Azpiazu, bertan gelditzen zen lotan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-007-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San pelaiotarren artean bapore bat zuten. Hiru bapore zeuden Zarautzen. Getarian uzten zituzten baporeak eta oinez oinutsik joaten ziren marinelak. Makinista, Azpiazu, bertan gelditzen zen lotan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni neu ez nitzan ibili [...] anaiak itsasuan. Ta hamen San Pelaion baforeik bazan, zean, baserritarran artian.
- Bai, e?
- Ta, hoi izaten zan majuba, bakarrik izaten da hori otsaillian hasi ta San Juanak arte, antxuan pasaa. Geo baforiak 'e txiki xamarrak. Hiru zian Zarautzen: Kintana, urte askuan bizi izan zana. Haiek geo masiyan, hori agostuan, sardiña, haiek eta... Bestia Portugesa, haiek 'e, San Pelaiotarra zan erdiya. Hiru bafore.
- Nun eukitzen zuen bafore hori?
- Getaian.
- Getaian.
- Bai, hamenguak Getaian. Ta gaiñea zea, pentsa zazu, Zarauztik 'e, Oriyotik okerro ibiltzen zian itsaso haundiya zanian. Getaian laga eta oiñez juten zian maiñelak, hankahutsik, polaiñak ta, ra, zean hartu, taka-traka-ta, ta hurrengo goizian, euna argitzeako zeara jun behar, atzea. Ta San Pelaiokuak iten zuen, moilla onduan jarri bi triñeo zahar haundi, ta haiek zea, hamen eoten zian zeako hortan, oain, zelai honen bukaeran. Hor eukitzen zituen neguan 'e, eta geo, San Pelaiokuak, han, moillan, jatsi baforetikan zeara, triñeroa, eta itxea. Ta, makinista, Joxe Antonio Azpeitia, ezautuko ziñuen zuek?
- ... bai, bai...
- A, bai? Ez dakit aita ezautuko zenduen... Bai.
- (A) Harren aita ez? Joxe Antonio Azpeitian aita habek ezingo zuen ezautu.
- Ez.
- Zea, Zirkuluan eoten zan., hua, zea, Zirkuluan. Geo, zea, Zirkuluan zea bat zeon, soziedade bat, eta han [...] zan. Ta hua makinista. Ta hua lotan geatzen zan baforiakin, este, Getaian. Ta bestiak juten zian hurrengo goizian, karro haundiya, saria hamen, oain [...], Argiñano daon hortan zabaltzen zian sariak haiek. Zeakuak, Kintanak berriz, moillan, eo munuan. Ta hola. Ta goizian lautan jaiki, nere anaia 're askotan, ta osaba ta 're bai. Karrua hartu sariakin, ta Getaira. Ta zeak, makinistak, orduan zea, egurrakin ta altza behar zea, presiyua baforiai. Eta hark hua pronto, eoten zian. Ta oiñez jun behar izaten zan, San Pelaiotikan Getaira. Ta atzea illuntzeako itxea. Antxua nahikua jaten gendun, baiña diruik ez zeon, ez zan, ez zan irabazten orduan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia