Zarautz (Gipuzkoa)

Lehenagoko zarauztarrak, lurrari eta itsasoari lotuak

Lehenagoko zarauztarrak, lurrari eta itsasoari lotuak <p>Hamaika anai-arreba ziren. Zarautzen lehenago kale-baserri asko zegoen eta kalean bertan ere ganaduak ikus zitezkeen. Zarautzen ez zegoen komertzianterik, denak itsasoari eta soroari lotuak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-007-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamaika anai-arreba ziren. Zarautzen lehenago kale-baserri asko zegoen eta kalean bertan ere ganaduak ikus zitezkeen. Zarautzen ez zegoen komertzianterik, denak itsasoari eta soroari lotuak ziren.

Transkripzioa

- Ordun, zu jaio, ordun, Etxetxiki baserriyan.
- Bai, ta nere aita 're bai, ta aitona 're bai.
- Ta zenbat anai-arreba ziñaten zuek jaio...
- Gu hamaika.
- Hamaika. Ta zu zenbagarrena?
- Ni, nitzan, laugarrena omen nitzan, nere aurrekua hil omen zan, Mauricio. Anaia, Xaguanea ezkondu zana, Manuel. Hor, geo, Donostiyan bestia hil zan, Joxe. Ta Santos, ni hirugarrena.
- Ta nola gooratzen dituzu umetako garai hoiek? Hola, jaio, ta baserriyan jende asko izango ziñaten...
- Orduan hamen bakarrik ez, e, kalia 're dana basarriya zan orduan, e! Zarautzen nik ikusi ditut behiak, Estanix Makazaga, [...] ta, hoiek dana [...] ta, ikatza partitzen...
- Alaba: Kale Nagusiyan ta zea...
- Bai...
- Kale baserriyak ordun.
- Kale basarriyak. Gaiñez, ni junda nao mutil koskorra aitonai laguntzen. Aitonak ordun larogei bat urte o izango zitun, ta behiakin umatzea. Nola daka zeak, Garronekuak nola daka denda? Horren albuan uste det zala, este... alkortia, [...].
- Alaba: Karruaneko denda zaharragatikan ai da...
- Orduan...
- Alaba: Leheno Kale Nagusiya o, botika alde hortan...
- Zan [...] holakua, Garro. O, Garro esan badet, e, zea..., este..., alkortia. Eta hara, behiai atzetik launtzen, pentsa zazu. Zea, Iri..., Patxi Iriondok 'e bai, zea zun, behiak eukitzen zitun,zean, este, zer dao uaiñ han, botika ez, botikatikan, botika [...], beste aldia zer da? Kaja de ahorrosa, han albuan behiak. Bai. Eta zea, han, este, Xalegineko albuan [...] 'e behiak, Kukuluk 'e zea, este, Zigordia kalian. Kolonen 'e bai. Kolon taberna bat zan, zean, oain zein dao, zer dao gaiñea, berriya... Errekondoneko aurrian. Zarautzen negoziantiak danak zeak zian, kanpokuak. Zarautzen bertako semeik 'e ez zun izan, itsasua ta sorua. Zarautzen ez zan izango iya itxeikan, Asti aldian o hola, baiño zea, soruik ez zunikan. Han [..] sorua, ta geo udaberriyan itsasoa.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia