Kooperatiba: nola sortu zen, eta bilakaera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-006-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amak kooperatibatik erosten zuen janaria. Bere aitak-eta sortu zuten lehenbiziko kooperatiba bera jaio aurretik. Dendariak elkartu eta janarien prezioak igotzea erabakitzen zuten tarteka. Orduan gazteek beraiek beste denda bat sortzea erabaki zuten. Merkeagoa zenez, poliki-poliki jende ugari bildu zuten. 500-600 bazkide izatera iritsi zen kooperatiba.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:04:46
- Erref: ZAR-006/039
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
- Eta, karo, baserritarrak beaiek babarruna ta esnia ta dana eukiko zuen...
- Dana!
- Bai, ba. Eta zure amak, zu txiki-txikiya, zu jaiotakuan, zure amak, e, erosketa eta nun iten zitun, babarruna ta nun eosten zun?
- Koperatibatik gehiena.
- Koperatiba.
- Koperatiba jarri zuen, gure aitak eta jarri zuen koperatiba.
- Hemen, denda hori, koperatiba.
- Ez.
- (E) Uain dana ez, hori bota in zuen. Hor zeon, e! A, aurrena koperatiba nun eon zan?
- Aurren-aurrenengo koperatiba hemen gure aitak eta jarri zuen zortzi launen artian, oain nola dao kutxilleia, zea...
- (E) Iglesias.
- Bai.
- Iglesias nola? Denda hartan. Hoiek, gazte hoiek, Arin ta nere aita ta zortzi o omen zian. Ta, hamen lau bost denda zian handi samarrak. Ta iten zuen tartian-tartian juntatzen zian laurak, esaten zuen "hi, litro oliyua perro txiki bat iyoko al deu?", eta "bai", ta handik pixkatea "azukria iyoko al deu beste perro txiki bat?". Ta, gaztiak bestiak esaten zuen, "[...] eskubideikan. Ez da iyotzeik zea, ta hoiei gogua eman diyoela ta ez dakit zer ta badakit zer ta. Geuk jarri behar genikek denda bat", "nola ingo deu?" ta, "hara, dirua sortuta". Sortu omen zuen bakoitzak hamarda euro. Ta denda hura libre, ta "zein jarriko deu?" ta, "Lino"...
- (E) Juaristi.
- Juaristineko Lino. "Hura, jarriko diau", bea gizona zerbitzen ta. Gauzak eosi, hasi sartzen ta jendia, merkio. Geo hasi zian soziyo iten, zea, eman ezin, tokiik ez. Orduan pasa zuen uain kaja ahorros nola dao, zean, ixkiñan...
- Ta ze urtetan iriki zuen Iglesiaseko...
- Hori? Ba, gure aita oaindikan ezkondu gabe. Ni baiño... ezkondu baiño pixkat lehentxio. Bea zeon, numero kuatro zun zean numerua, ta.
- Oseake, zu jaio aurretik.
- (E) Aurretik.
- Zu jaio aurretik, ordun?
- Bai, baiño geo hura, han hartuta, hor ezautu nun. Oain nola dao kaja ahorros ixkiñan?
- (E) Farmaziko beste aldetikan?
- E?
- (E) Zein kaja de ahorrosa?
- Kutxa!
- Kutxa, bai.
- Botika Matias baiño leheno jarri zuen.
- (E) Leheno? A!
- Han eon zian Sinforosa ta Petra ta... lau bost neska jarri zituen orduan, e!
- (E) Ya, ya. Hura nik ez nun ezautu.
- Ta ordun berriz oaindikan aujia haundiyo, auje haundiyo. Ta orduan pentsatu zuen, oain zea, linternero txikiyaneko ta itxe hoiek nola daude Rekondoneko onduan, itxe bat? Zea, hori tintoreia Lakuana zan, ta iñor ez zan bizi. Ta pentsatu zuen hua erostia, bihian lokal bat, linternero txikiyan ta dendak eta hantxe, oain ajentziyak eta jarri ditue. Bihian beste lokala, hirugarrenguan ta beste lokala ta itia. Ta hemengo tabernaia ikusi zuen, zean, dendaiak, gehio ez zuela salduko ezer 'e. Bostehun ta seirehun soziyo ta gehio in zian, e, koperatiban. Ta, orduan bat engaiñatu zuen, ta itxe hau iñ arazi ziyoen.
- (E) Uain koperatiba nola dao...
- Itxe hau dana zorpian, dirua, koperatibak in zun itxia dana goitik behera. Fijatu, berrogeita hamabi, berrogeita hamabi pezta baliyo zun, zeak, alkilerrak hillian. Ta iñok nahi ez zun, garesti zala ta. Gu nola zea haundiya giñan, famili haundiya, jun in giñan, ta zorretan sartu zan. Azkenian beste presidente bat urtian [...] esan zun , "hau ez ziok sostenitzeikan sosiyuan kontura". Guk maizterrak bezela ez giñun ezer 'e paatzen, ez fatxadak eta ez teillatuik eta ez ezer ez, alkilerren. Orduan pentsatu zuen saltzia. Orduan erosi giñun pixua, merke gaiñea, mou onian. Baiña orduan koperatiban, urtian azkenian, libru bat ematen zizuen juten ziñanian. Ematen zizuen ze eosi zendun, libruan bi, bat beak gordetzen zuen, ta bestia zuk. Zu itxea juten ziñan, eamaten ziñun kontuak eta urtian azkenian zenbat erosten zendun zinko por zientua.
- (E) Bai, hori nik ezautu det.
- Ofizina jun barroa, ta zea batian...
- (E) Poltsa batian, sobre batian...
- Horrenbeste eosi dezu aurten, poltsa batian horrenbeste diru. Jolin, jendia!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!