Zarautz (Gipuzkoa)

Hirigunea eta inguruak nolakoak ziren.

Hirigunea eta inguruak nolakoak ziren. Hirigunea noraino iristen zen. Behin Gran Hotel-a ezkero dena txaletak ziren. Bizkondearen etxea: villa San Jose.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-006-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hirigunea noraino iristen zen. Behin Gran Hotel-a ezkero dena txaletak ziren. Bizkondearen etxea: villa San Jose.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (E) Bai, porke Frailetatikan hauntza 're ez zan ezer, e. Dana txaletak eta dana, zea, Frailetako... San Francisco kaletikan herrira, paso nibeletikan herrira, eta...
- A, bai, oain... Behin Gran Hotela ezkeo...
- (E) Gran Hotela, hotela haundiya, ta... geo dana...
- Gran Hotela ezkeo dana txaletak.
- (E) Dana txaletak.
- Txaleta hemen, txaleta han, ta dana... hutsa.
- (E) Dana aberats jendiana, e.
- Han Mendilautan 'e danak, bueno...
- (E) Bai, "unos chalés"...
- Oaintxe bakarrik [...] desierto txikiya o gelditzen dan hori, zeaik gabe, itxeik gabe. Baiña orduan 'e txaletak kantidaden. Hamen terrenua besteik ez da! Geo perretxikuak bezela hasi zian hemen itxiak iten, perretxikuak bezela. "Oi, noiz in due itxe hau?", [...].
- (E) Euromarko hortan 'e... Hori zan Villa San José. Dana terrenuak eta txalet bat.
- Bueno! Hori dana... Hor zea bakarrik zeon, Bixkonde bakarrik zeon, etxe haundi bat barruan, beste dana amurallatuta, [...]. Euromar zan hori dana. Itxe bakarra zeon, palaziyo bat.
- (E) Bakarra, Villa San José, besteikan ez.
- Bestela ez eon ezer.
- (E) Hor, neuk ezautu det, hori dana.
- Ezer ez zeon.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia