Zarautz (Gipuzkoa)

Lau-bost taxi herrian

Lau-bost taxi herrian <p>Moila orain bezalakoxea zen. Non ibiltzen ziren igerian. Kotxerik ez zen ibiltzen orduan, Getariatik korreoa eta jendea geltokira ekartzen zuena bakarrik. Baina lau-bost taxi bazeuden herrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-006-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Moila orain bezalakoxea zen. Non ibiltzen ziren igerian. Kotxerik ez zen ibiltzen orduan, Getariatik korreoa eta jendea geltokira ekartzen zuena bakarrik. Baina lau-bost taxi bazeuden herrian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta leheno moilla esan dezu, moilla juten ziñatela.
- Gu moilla.
- Eta oso diferentia izango zan orduan moilla? Uaingo moilla...
- Igual-iguala.
- Iguala dao, e? Bai, e?
- Igual-iguala. Gure garai [...]. Uain, orduan txalupa gehio uain baiño, baiña gu beste aldian ibiltzen giñan, e, paetan berrian, han, beste partian, igeiyan, txalupa tartian ez giñun ibiltzeikan, baiño beste aldian. Eun guztiya hantxen, kamiyotikan salto in ta, [...] murkil in ta hantxe...
- Orduan kotxeik ez zan pasako. Ordun kotxeik...
- Ordu batetikan o bi ordutik behin. Zabalan automobilla, zea etortzen zana, Getaitikan korreuakin. Ta jendiak hantxe, estaziyuan, ta arrantzaliak baldin bazakaen diruik paatzeko, arraiakin etortzekuan, haiei ekartzea. Bi ta hiru ordutik behin, goixian behin ta hola Zabalan automobilla, hura ikusi bakarrik iten giñun. Automobilla orduan? Bixikletikan ez geneuzkan ta, automoilla nola eongo zan, ba?
- (E) Ta taxiyak 'e plazan. Musika jotzen dan tokiyan.
- E?
- (E) Taxiyak, Jose Mantsua ta Lazkano ta...
- Taxiyak bai, taxiyak. Zarautzen herriya izateko taxi dezente zeon. Lau, bost taxi bazaben garai hartan, e! Oain gehio dabe, baiña orduan lau bost taxi bazian, e, bazian.
- (E) Lazkano, Jose Mantsua.
- Jose Mantsua.
- (E) Geo bestia...
- E? Lazkano.
- (E) Lazkano.
- Antzuolaneko Lazkano. Beste madrileño bat 'e bazan...
- (E) A, bai, bai, Mari Fran Fernandezen aita.
- Geo, andria hil zitzaiona.
- (E) Bai, Fernandezen aita, bai.
- Bestia Zapatero deitzen ziyoena 're, gerra denboan alde in zun harek 'e. Iñok, ez zuna sinisten ezerrekin, ta Ezkirozko Ama Birjiña atea zanian, "[...] ba al da?", ta, "bai, zeoze izango dek, zeatik hara jendia jun dana errezatzen ta...". Taxiyakin, auto, trenik eta besteik ez zeon ta taxiyan jun behar Ama Birjiñai Ezkirozea ikustea. Ta dana sinisten zun ordun. [...] zapaterua bai. Txertubinekuak 'e bazekaen...
- (E) Txertubinekuak 'e bai, bai.
- Zarauzko herriya, zea izateko, taxi asko zan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia