Futbol partidu baten inguruko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-005-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz
- Data: 2004(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: ZAR-005/021
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Futbola
Transkripzioa
- Nik gogoratzen det beste batian, kristo-erregen egunian zan, ointxe pasa da. Ta orduan, joe, danak juten giñan "en punta en blanco" danok eta. Arratsaldian zeara, bezpereta, ta bezpereta jun. Ta zan, Zarautzak jokatzen zun Bergaratarran kontra fuboleko partidua, ta oso garrantzitsua zan. Eta, Don Fernandoi esan giñun, "bezpereta etorriko gea, baiño fubolea jun behar deu, e!", ta ondo iñ ezkeo nahiko denboa zeon, baiño... Parrokua zea zan, Don Meliton Pagola, ta hura hitza hartzen zuenian, ta hola jendia beteta, ez zuen bukatzen. Ta Don Fernandok ordun "nik konponduko det hori", gu danok zeara, fubolea juteko. Ta, efetibamente, jarri gea ta, kristo gure errege kantatu ta, bestiak segi iten zun, ta Don Fernandok 'e "kristo gure errege", benga, benga ta benga, ta bestiak "hi, baiña [...]", danok kalea! Ta saltaka, zeara, aizu, fuboleko kanpoa. Ta euriya, haura zan euriya itia!
- Nun zan fubola? Fuboleko kanpua nun zeon?
- Arizbatalde! Oain, e, nola dao, ba, zea, anbulatoiua, ta? Hortxe, hortxe zeon kanpua, Arizbatalde. Ta hura iten 'e parte hartu gendun. Eta haraxe. Ta lau ta hutsa o, lau ta bat eo hola zarauztarrak irabazten. Ta euriya benga ta benga. [...] beteko ura altxa zan zea, esate bateako fuboleko kanpuan, eta oaindikan hogei bat minutu falta ziala, biyak jarri zian deakuerdo ta suspenditu.
- Baiña, zarauztarrak irabazi!
- E?
- Zarauztarrak irabazi!
- Bai, lau ta [...]. Irabazten zaben, ta esan zuen, bale, bale, bale...
- Eta, jantzin bat ba al zekaen? Kamixetaen bat eo zarauztarrak, o? Danak...
- Bai, igualak, bai. Kamixeta eta ondo, botak eta ondo, ondo.
- Bai, e?
- Bai, bai, bai. Erregaluan eunen uniformia, galtza beltzak eta kamixeta zuriya, ta botak eta. Hor ez, hor ez zeon zeaik 'e...
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!