Zarautz (Gipuzkoa)

Euskarazko antzerkiak antolatzen zituzten

Euskarazko antzerkiak antolatzen zituzten Antzerkiak euskaraz egiten zituzten. Baimenak lortzeko gaztelaniaz aurkeztu behar izaten ziren, baina antzeztu euskaraz egiten ziren. Gerra aurretik idatzitako antzezlanak izaten ziren. Gehienetan Tolosatik ateratzen zituzten, edo bestela Toribio Altzagarenak. Zarautzen hasi, eta Gipuzkoako herri guztietan aritzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Antzerkiak euskaraz egiten zituzten. Baimenak lortzeko gaztelaniaz aurkeztu behar izaten ziren, baina antzeztu euskaraz egiten ziren. Gerra aurretik idatzitako antzezlanak izaten ziren. Gehienetan Tolosatik ateratzen zituzten, edo bestela Toribio Altzagarenak. Zarautzen hasi, eta Gipuzkoako herri guztietan aritzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, antzerki testuak eta hoiek esan dezu eiten zenituztela itzuli?
- Erdera pasa behar zian.
- Eta gero antzeztu?
- Euskeraz.
- Eta ze testu?
- Bueno guk hortan suertia ona euki giñun zeatikan, suertia ez gaiñea, juten ziñan o Tolosa, o juten ziñan Errenteira, eta hor topatzen ziñun gerra aurretikan beak eskribitutako jendia, osea, bere obrak zituen. Eta nola hortikan diruik ez zuen ateatzen, eta bean ilusiyo guztiya itia zan, juten baldin baziñan erreztasun danak ematen zizkizun: kopiyak ateatzen zizkizun, bialtzen zizun, autorizaziyua ematen zizun. Zean bertan, testuan bertan jarrita lagatzen ziñula ta, zeata guztiya, ahal zun zea guztiyak kenduaz, oztopo guztiyak kenduaz. Hortatikan haundiya. [...] Tolosako autoriak beak, beste aldetik, Labaienek eta hoiek danak eman, utzi iten zizuen.
- Eta Zarautzen bertan bazan idazlerik edo?
- Ez. Beno bazian, izan ingo zian, baiña ez, horta, osea, teatroko obra euskerazkota ez zan, guk ez giñun topatu. Gehienak Tolosatik atea giñun. Ta geo ezagunak zianak, obrak, batenak o bestianak, o Toribio Altzaganak eta holako zeak pilla bat. Orduan hartzen ziñun, eta ez Zarautzen bakarrik, hori garai hartan, teatrua [...] guk Gipuzkoa guztiyan. Donostitik hasi, Eibarren, Mondragoian, danian.
- Bai, e?
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia