Zarautz (Gipuzkoa)

Gerra aurrean abertzale ezagunak Zarautzen

Gerra aurrean abertzale ezagunak Zarautzen Zarautzen, abertzaleen artean, Lizundia oso ezaguna zen. Baita beste batzuk ere, Begiristain, Alberdi, Akilino, Salbide...
Zarautzen, abertzaleen artean, Lizundia oso ezaguna zen. Baita beste batzuk ere, Begiristain, Alberdi, Akilino, Salbide...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta nortzuk zian hamen, e, abertzalien artian ta hola pertsonai ezagunik eta?
- Pertsona ezautuak, nik, osea, aituta lehendakaia, zea, Lizundia zana, Testil Gipuzcoanako nagusiya izandakua. Gure osaba sekretaio denboa askotan, aita 're bai.
- Osaba, zein zan?
- Osaba, Joxe, Kojua. Alkatia izandakuan aita zana. Fernando Subinas ta, hoiek zian hamen, Beristain ta, bankuan eon zana, bankuko direktore...
- Gerra aurretikan...
- Gerra aurretik, bai. Ta geo hartu-emanak guk hoiekin izan ditugu beti, geo, gerra pasa ta geo 're, bakoitza bere lekutatikan etorri zianian 'e, batzuek kanpotik bestiak kanpotatik danetik etortzen jun zianian, geo ya hartu-emanakin beti. Eskutu samarrian baike.
- Ordun, famili zea batzuk ya bazeuden ya sustraituak eta?
- Bai, bai, bat baiño gehio, zea, hartu-eman fijuak zazkazunak ba, jakiñak zian, Zabalegitarrak eta Akilinotarrak eta, zea, ya zea haundiyakin. Gerekatarrak eta...
- Akilinotarrak zeiñek, hauek, azken kale-baserria euki zutenak hemen?
- Zein?
- Azkenengo kale-baserria, ganaua ta hamen kalean euki zutenak oain dala...
- Akilino? Bai.
- Hoiek, ez?
- Bai. Hoiek eta geo hoietako batekin ezkondu zan zeako bat, beak, este... Gernikatik etorritako bat, este Jesus Makazaga. Hua ez zekit tenientia o hola izanda zan hua, o sargentua, zea, este... orduko gerran. Hua horrea ezkonduta etorri zan, familik ez zun izan, baiña haiekin ta ta 're hartu-emana beti, gure aitan ta kuadrillakuak gelditu zian haiek.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia