Zarautz (Gipuzkoa)

Zarautzen istingorrak ehizatzen ziren

Zarautzen istingorrak ehizatzen ziren <p>Ehizarako eta arrantzarako zaletasun handia. Zarautzen afizio handia, istingorretarako batez ere, lehen zingira asko zeudelako. Erriberetan zeuden zelaietan zingira asko zegoen, Salbidetik Sanpelaiorako. Tiroa oso zaila dauka. Kostan, iluntze garaian, ahateen pasea izaten zen, oso behetik. Goizetan hegaberak, eta iluntzean ahateak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ehizarako eta arrantzarako zaletasun handia. Zarautzen afizio handia, istingorretarako batez ere, lehen zingira asko zeudelako. Erriberetan zeuden zelaietan zingira asko zegoen, Salbidetik Sanpelaiorako. Tiroa oso zaila dauka. Kostan, iluntze garaian, ahateen pasea izaten zen, oso behetik. Goizetan hegaberak, eta iluntzean ahateak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Arrantza orduan afiziyua?
- Bai, beti, mutikoskorretik. Guk txalupa beti euki deu.
- Bai?
- Bai, ba. Ta jubilatu nintzanian erosi nun berriya haundi-haundiya ta listo, harekin bukatu arte.
- Bestela, holako beste afizioikan, edo?
- Bueno, uain, leheno mendiyan ta ibili, hantxe jun da ta, ehiza 're bai ta, baiño banaka-banaka laatzen jun giñun ta, eskopeta kendu zigun, ta.
- Zarautzen ze egon da, afizio handia ehizarako ta?
- Bai, beti izaten zan, gure itxian beti, osaba ta beti izan da, txakurra ta eskopeta beti.
- Eta, oillagorretan edo?
- Oillagorretan, hegaberetan, istingorretan. Istingorra gehiena.
- A bai, e?
- Hemen Zarautzen bai. Erriberetan leheno istingorra asko izaten zan.
- Hamen atzekaldian eta?
- Danian. Behin trenbiretikan beheko aldea, hor dana istingor lekua zan. Hor bi o hiru basarri ta besteik ez.
- Noiz izaten da sasoia?
- Oaintxe pasatzen, zea, oktubrian azkenetik, oain garai hau. Hamendik aurrea pasa iten da ya. Ta geo otsailetikan aurrea beste hamabost egun, hilabete bueltakua. Hemendik gaboneta buleta hontan ezer ez, geldi dao, ta. Ta itsaso zea ez bada, egualdi txar bat o hola, ta oillagorrak ordun sartzen dia.
- Bestela kirolian ta zerbait, afizioikan edo?
- Bueno, futbolian mutikoskorretan, arraunian 'e bai, ta hortik aurrea gauza gutxi, mendiya.
- Eta istingorrena ta, nola izaten da istingorren ehiza eta? Oillagorran antzekua da, edo?
- Ez, ez, zeatikan zingira behar izaten du, zeak, este, zelaiak hor zean zianak, erriberetan zian zelaiak, ixkiñetan beti uran zeak izaten zuen, apartatzeko lekua, separaziyo moura ta hango zingira istingorra sartu iten da. Ta hori zan hasi hemen zeatik, Salbide oain daon hontatik eta San Pelaio, Astiko futboleko kanpoaiño. Hor danak pasiaz pasiaz txakurra hartu, batetik bestea, ta istingorra duna earra daon leku batian altxatzen baezu ikusi itezu atzea noa juten dan, urrutira ez da juten. [...] bi altxaldi, hiru altxaldi, horren aldetikan geo tirua oso zailla du, [...] ertetzen da.
- Bai?
- Bai, azkarra da oso. Oso polita da tirua.
- Oillagorra baiño zaillagua?
- Bai, bai. Hua, oillagorra gehio da, mendiyan juten zea zu ta leku itxiyan ta zeagua, ta gutxiyo nola izaten dan kosta iten da. Baiña istingorra asko izaten zan, asko.
- Oain 'e asko al dabil istingorra?
- Oain lekuik ez dago.
- Ez dago, hori ba.
- Oriyo aldean beharbada.
- Eongo da Oriyotikan Donosti aldea, Santiyo aldeko zea ta, zingira haietan ta, han sartuko da istingorra.
- Bai.
- Baiña nik urtiak da laga nula.
- Eta, bestela, ahataik edo?
- Leheno bai. Leheno kostan. Kostan jarri eta uain, uaintxe illuntzeko garaian o, pasa iten zan. Pasatzen zan baju, zeatikan bai zeatikan hasi frailetako zelaiko hortikan hasi eta kanalea arte, jardiñak bazian, itxiak 'e bazian baiña arbola asko, ordun pasatzen zan hegaztiya behetik pasatzen zan, oso behetik, tiro iteko mouan.
- Eta ze izaten zan, ahatak edo, antzarrak edo?
- Ahatiak. Goizetan hegabera ta illuntzetan ahatia, hegabera 're asko, bertan takatuta, kostan takau ta, golfian takau ta. Hor tirua galaziya zeon baiña in iten zan, Guardia Zibilla zaitu ta aurrera. Hala zan hori.
- Eta asko izaten zan, Guardia Zibilla?
- Bai. Guardia Zibilla, ba, bi o hiru, baiña beti bueltaka. Txarrenak Guardia Zibillak ez zian, txarrenak zian telefonotik deitzen ziyoenak Guardia Zibillai, han ziala tiroka iñez.
- A, bai, e?
- Karo, harek berotzen zitun ta etorri iten zian. Beak esaten zizuen, "es que no nos dejan en paz". Bai, ordun Guardia Zibillakin hizketan 'e in iten zan, diferentia zan. Gauza diferentia zan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia