Txerri feria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-001-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santa Barbara egunean Txerri Feria izaten zen, eta jai egiten zen Zarautzen. Edozein etxetan hazten zituzten txerriak orduan. Txerri kalea: hiltegia kale horretan zegoelako jarri zioten izena.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Asier Sarasua Aranberri - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko azaroaren 10a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: ZAR-001/023
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Ekonomia ta lana, piska bat, periarik eta ba al zan Zarautzen garai hartan? Feriarik edo holako zearik? Azokaik iten al zan bereziya, edo...
- Bai, bai, bai. E, feri zaharrena gooatzen naizena da, txerri-feriya Santa Barbara egunez iten zan.
- Txerri-feriya?
- Bai, txerri-feriya. Eta Santa Barbara egunez Zarautzan jai iten zan orduan. Aspaldiko kontua da hori oso, e! Eta, ta, txerri-feriya, bai, bai. Ta leheno, eozein itxetan zeon txerriya. Guk, itxian behian txerriya hazten gendun beti, itxian behian. Oan hoi debekatua dao sanidadetik, baiño leheno eozein kale basarri o zeatan, patiyo bat baldin bazuen, txerri-jana biltzen ibiltzen giñan, eta, guk beti, txerriya urtero hazi izandu deu. Oantxe hiltzen genun, San Martiñetan. Earrak eoten zian oolkiyak eta. Ta geo zeak iten, esto, txoixuak iten. Ta etxian ibili [...] ibiltzen giñan gu, bai.
- Ta azoka bereziya iten zan orduan?
- Azoka bereziya, txerri-periya, bai. Santa Barbara egunez iten zan.
- Ta, Txerri Kalek badu zerikusirik, izen horrek badu horrekin zerbait...
- Bai, e, Txerri Kalian, nik ez nun ezautu hori, baiño mataeia hor omen zeon, bai. mataeia hor omen zeon, eta igual hau, ez dakit, hau egitzat o jo laiken, baiño guk, txerriya eukitzen gendunian, geo guk mataeira eamaten gendun. Eta orduan mataeia, mataeia hamen San Pelaioko onduan zeon. Ta, txerriyakin earki juten giñan gu, baiño, hor txerritegiya leheno, e, esto, mataeia zeon lekuan txerriya geatu iten zan, ta ez zun nahi aurrea jun. Ta eman, eta azkenian karruak in genitun, ta karruan eamaten gendun. Ta guri, guri bezelaxe asko... "bai, bai, hortik ez dek pasako txerriya, hi!", ta, "zer da, ba?", ta, "ba, leheno hor mataeia omen zitxion", ta. Eta Txerri Kale biharbada hortik izango zan, kale, hori azkenengo kalia zan, Txerri Kale. Oan Herriko Barra jarri diyou harrei, baiño hori leheno azkeneko, ba, Herriko Barra bezela, azkeneko kalia izango zan, eta hori, e, kale-bire o baserri-bide bezela. Hortikan eamaten zian mataeira txerriyak, eta nik ez dakit, pentsatzen det horreatik jarriko ziyola Txerri-Kale, o. Ta geo, gaiñez, inguru hortan baatzak zian. Eta baatza hoietako txaboletan, hoiek danetan txerriya eoten zan, danetan txerriya.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!