Zarautz (Gipuzkoa)

Nola hasi zen industria zabaltzen

Nola hasi zen industria zabaltzen Hasieran egurra zen nagusi Zarautzen. Geroago alemanak etorri ziren: Keller, Glass.. Portzelana, musika-tresnak, purpurina fabrikak.. Horiek mugitu zuten industria. Gero Alfa ere etorri zen Zarautzera eta bulegoko altzariak egiten zituzten. Langile askoko lantegiak ziren, baina gaur egun ez dago halakorik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-001-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hasieran egurra zen nagusi Zarautzen. Geroago alemanak etorri ziren: Keller, Glass.. Portzelana, musika-tresnak, purpurina fabrikak.. Horiek mugitu zuten industria. Gero Alfa ere etorri zen Zarautzera eta bulegoko altzariak egiten zituzten. Langile askoko lantegiak ziren, baina gaur egun ez dago halakorik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bestela, jentea nola ezautu dezu, ze ofiziyotan, egurretik aparte, ze ofiziyo egon da hemen?
- Egurretikan aparte... Beno, leheno iya dana egurra zan, iya dana egurra. Geo etorri zian alemanak. Nik [...], alemanak etorri zian: Pielhoff, ta harek bere zea, portzelanazko gauzak iten hasi zan. Geo etorri zan Keller, hoiek iya danak bata etorri zian. Keller etorri zan, eta Kellerrekok egurrakin, ta, akordeoiak eta gitarrak. Orduan, akordeoiak eta gehio iten zituen. Ete geo, beste alemana, Pielhoff, Keller... a! Glas, Glas, Glas, ta horrek ez dakit zer iten zitun. Ta geo, Val, Valek purpurina fabrika jarri zun. Uain Roke Eizagirrek eta hor goian, Azpeiti bidian mahastiyak eta nola dazka? Hor badao itxe haundi bat oandikan, igual-igual dao. Eta... horrek purpurina fabrika. Ta Purpuriñeta deitzen zako horrei. Hiruerreketatik gora daon zea horrei guk deitzen giñun barriyo horrei Purpurineta, Purpurineta, bai. Eta...
- Hoiekin hasi zan pixkat industria moitzen, ordun?
- Hoiek hasi zian industria muitzen. Hemen aleman hoiek moitu zuten industriya. Eta, geo, geo, hasi zan, ba, hasi zian, ba, beste zean bat, e... Geo, Alfa 're, Alfak 'e orduan makinak iten zitun. Eta, e, hasi zan esto, makinak iten mueble ta guztikuak, e, lehengo makinak, bere mueblia ta. Bere muebletxo bat izaten zuen, ta gaiñian makina, ta geo, ra!, ta makina barroa sartzen zan. Eta muebliak [...] zian. Ta geo, tapak eta zea, ta. Hor, taillarra orduan Zarautzan montatu zun, Alfak Zarautzan montatu zun. Eta urte askotan muebliak in dia, baiño geo, nunbait, mueble asunto hori laga in da, makinak beste mou batea, portatillak eta gauzak eta. Eta geo Alfa, ba, ofizinako muebliak iten hasi zan, ta hua 're gaizki atea zitzakon, ta uan, Arrutikin ta ezkonduta daude, baiño... iya, iya, larehun langille zituen taillarrak kiebra jota geatu zian, ta atzeaka, atzeaka. Ez zuen jakin izandu adaptatzen ta zeakin, munduko egoerakin juten, eta geatu zian, ba. Eta leheno, adibidez, esto, hango bestia alemana, esto, zea, e, zein da?... Reich, Reich, horrek, horrek 'e, e, horrek makinai ona iten zun oso, eta ehun langilletik gora beti. Kellerrek 'e ehun langilletik, berrehun langilletik gora. Alfak 'e hirurehunetik gora. Eta geo, Pielhoffek 'e ehunetik gora. Eta kanpotik eta etortzen zan jendia. Ta geo, oain berrogeitik gorako taillarrik ez dao Zarautzen.
- Bombas Itur.
- Bombas Itur, hoixe, bai.
- Gaiñontzen, udaletxea da lantegi haundiyena.
- Udaletxia bai, ez da seiñale earra hori.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia