Zarautz (Gipuzkoa)

Emakumezkoak gerra-ostean erdaraz

Emakumezkoak gerra-ostean erdaraz Emakumezkoek gehiago hitz egiten zuten erdaraz gerra ostean, baina aurreragokoek euskaraz egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emakumezkoek gehiago hitz egiten zuten erdaraz gerra ostean, baina aurreragokoek euskaraz egiten zuten.

Transkripzioa

- Ta emakumezkuak 'e bai, euskeraz iten zuen?
- E?
- Emakumezkuak ere, hola kalian, ta beaien artian...
- Emakumiakin gutxi ibiltzen nitzan ni ta... Tamalez, ta earra galdu nun! Baiña, erderaz gehio emakumezkuak, e, bai. Oan, eon zaitez piskaten, gure andria nola iten zuen: gure andriak eta kuadrillan erderaz iten zuen. Bai, hori gooatzen naiz. Gure andria ta, e, haren kuadrillakin banun... Haiek beti alkarren artian erderaz iten zuen. Baiño guk mutillak, ni ez naiz akordatzen mutillak hamen erderaz sumatu nitunenikan. Euskeraz. Cachi Bachiko hoiek eta, hoiek dana euskeraz. Ta oaindikan 'e hala iten due hoiek.
- Eta emakumiak erderaz, baiña, ya gerra ostian, ez?
- Gerra ostekuan.
- Zuen, e, zuen, e, ama ta amona ta...
- A, ez, gure amak, gure amak, gure amak gaiñez nahiko euskera ona iten zun zeatikan, e, berez ama zeakua zun, Bidanikua. Eta haren euskera iten zun pixkat. Aitak, berriz, beste moura iten zun, ta guk biyana entzun, ta ez dakit ze ateako zan, aizu! Hibrido bat ateako zan!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia