Zarautz (Gipuzkoa)

Euskararen inguruko kontuak

Euskararen inguruko kontuak Kaletar eta baserritarren arteko aldea hitz egitean. "Egon" aditzaren larregizko erabilera kritikatzen dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-008-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kaletar eta baserritarren arteko aldea hitz egitean. "Egon" aditzaren larregizko erabilera kritikatzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kaletarrak eta baserritarrak desberdin hitz eiten al zuen, ba? Bai?
- (AZ) Honbre!
- (AG) Baserritarrak hobia, e!
- (AZ) Ta, nik uain berrogeita bi urte damaxkit Zarautzen bizitzen, ba, kaletarrak bezala hitz eiten det.
- (AG) Behintzat, "dakae" hori...
- Hori kaletarra?
- Nei amorraziyua ematen die, "lanian dao". Eonda, ez du lanik ingo! Hara, behin esan niyon, "aizu, jardun in beharko dezu ikasiko bazu, eon ez!".
- (AG) Hori ez da Zarauztarrena, e? Hori da erderatik itzulitakua!
- Bai, bai, bai, ba. Oain, hoixe ikasten due, euskera hori ikasten ai dittun, e, euskera hoixe ikasten ai ditun.
- (AG) Eskolan ez, ama.
- "Euskeraz ba al dakizute! [...] eonda, ez dezue ikasiko, jardunda". Eske, amorraziyo bat... Hori da, hori da, erderan zea da hori!
- Nere amak 'e hori esaten du, egonean ez dala jarduten!
- Ez, ba! "Soruan dao" [...], "soruan dao", ta ez dakit nola dao... "jun da" eo "ai da", eo beste mou bat. Hori ez da euskera, hori. Zeak esaten, Basarrik esaten zun, euskera martirizatzia da hori, esaten zun. Basarrik esaten zun hoixe.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia