Esnea eta astoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAM-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere lehenengo beharra soloan izan zen. Esneaz ere arduratzen zen, kantinak geltokira astoz eroaten zituen eta bagoian uzten zituen. Begoñan Bilboko andre batek esnea hartzen zuen, gero saltzeko. Belaunak txarto zeuzkan asto bat eduki zuen eta honek aurrerantz botatzen zuen bere gainean joaten zenean. Ijito batzuei astoa eta honen kumea, zaldi batengatik aldatu zieten, baina zaldia basatia zen eta ezin zuen bere gainean jesarri atzerantz botatzen zuelako.
- Proiektua: Tximintx euskara elkartea
- Elkarrizketatzailea(k): Tximintx Elkartea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 10a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: ZAM-001/013
- Kodifikatzailea: Itsasne Zubiri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Ni soloan. Baserria euki nun eta esniak. A bueno, esniak eroaten ba asto bategaz; beste lagun bet hango beste Aguatxukoa, Jesusa, biok joten gintzen lelango trenera esniak ataten ba kantinek esneak, ze gero biriltan genduzen trenean. Eta han Bilbon hor Iturribideko andra batek koiten ostazen Bilbon. Ordun Kalzadatan Begoñetan kantinek, esneanak saltzeako berak Bilbon.
-Eta astoa geltokian utzi eta gero trenean Bilbora?
-Ez, ez. Esneak joaten zien bakarrik. Guk sartzean genduzen trenean bagoian eta han Kalzadatan Begoñakotan, urtetan euen andra batek, Bilbokoak, esneak koitan, eta berak saldu eiten ostezen. Eta guk… guk astoakaz ostera be etzerantza. Nik euki nun asto bat, ba fallau eiten otsiena belunek; oin nire antzean, ni nauen antzean egon zan astoa. Eta joan bihar iziten zendun ba, karpanatan, karpanatan, zerak kantinek eta hankak aurrerantza badaezpadan ze paretan ziren beluneko… falleten tsien belunek, ba urtetan zindun aurretik; ba buruen ganetik eta ez jausi ezteko, beti belunek… Eta gero, holantxe, ume bat euki euen astoak eta etor zin jitano batzuk. Eta guk pentse gindun jitanoari engaiñeu eiten dotsegula /dotsula/, esan ez zelan astoak dekon falloa belunetan. Baie eurek engaiñeu oskuen geuri be bai: osea, kanbiau geuntsen zalditxu bateaitik, astoa ta umia. Imiten dotsiez zaldieri karpanak, botetan dauz danak, karpana guztiek esnea dana, eta ni ez dakit zenbet biderrez bota. Eta, ume barik zaldie, zu! Osea, salbajea. Eta esan nendun: “ba hobeto egongo nintzen astoaz sikeran, lantzien behin bota osten aurrerantza, baie urtetan nuen”. Baina zaldiegaz atzerantza botaten osten. Bueno.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!