Oñati (Gipuzkoa)

Esnea diru-iturri

Esnea diru-iturri Esne salmenta zen diru-iturririk garrantzitsuena kale inguruan zeuden baserrientzat. Kaletik urrun zeudenek, berriz, ezin zuten egunero kalera etorri esnearekin. Igandetan, hamabostean behin, kobratzen zuten esnea. Senarra basoan jardun zen lanean harik eta Julian Marques "Juliantxo"k, txokolategira lanera joateko eskatu zion arte.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-085-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Esne salmenta zen diru-iturririk garrantzitsuena kale inguruan zeuden baserrientzat. Kaletik urrun zeudenek, berriz, ezin zuten egunero kalera etorri esnearekin. Igandetan, hamabostean behin, kobratzen zuten esnea. Senarra basoan jardun zen lanean harik eta Julian Marques "Juliantxo"k, txokolategira lanera joateko eskatu zion arte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esne asko erute zeuen kalera?
- Bai, ba esne... Haxe izan zan baserriko zeaik onena, "ayudaik" onena. Guretako ta hemen, hemen be bai, hemengo inguruetan be bai. Esnia. Ta esniakin ba domekan zeukan dirutxua. Eta hor Araoztik tta, Goimendittik tta, hurriñetik tta, ezin zian etorri...
- Urrintxo!
- Urrin! Ta haik inbidixia eukitten eben. Sarri esate nostan e: Zuek bai ondo. Zuek bai ondo. Hemen zapatuen eitten da zea...e...
- Kobratzia?
- Bai, e... Plazia, esate xakona merkaua.
- Bai, bai.
- Eta haik e etxian zeuen arrautzok, oilaskuok, eta ahal deuen dana ekarri, baina guk, esniakin...
-Egunero, egunero!
- Bai, egunero. Eta kintzenia, domekan, esniena, ha izaten zan onena. Defentsaik haundixena baserri, honeittako baserrixa? Haetxe, haik eta gizonak... Ba ne gizona ibili zan e... Lehenengo kuadrillatxua juntatte zian, Zabaztizabalgo, Duruerriko ta zeakin, eta basuan. Eta gero basotik gelditu zanian hemen sortu zan Juliantxo, hau palaziu hau, orduan harena zan. Julian Marques, zea zan. Eta harek hemen baebillen eta, zea, Karlos Moiuakin, primuakin han, Karlosenak, eta zeatzen zan harekin e baebillen, eta eun baten esan otzan e: "Migel? Zer? Ta... Oain ezin haut ba euki nik hi. Julian etorri xatak eta derrior bihar hau heu. Etzeixat ze, baina begi onetik hartu hau bai!Ta fan ai. Zeatik guk obra asko xabillau horrekin bai? Eta ezin geike kontraik in! Eta pena hartze xuat baina haretxena fan biok. Bueno ba fango naiz." Ta halaxe geo txokolateixa fan zan. Ba berrota sei urtekin eo fan zan!Txokolateixa ne gizona. Eta kitto.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia