"Zelemiñe", anega eta "imillaune" aleak neurtzeko neurriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-022-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Likidoentzat azunbrea zen erabiltzen zuten neurria eta kiloa pisuarentzat. Aleak neurtzeko, ostera, "zelemiñe", anega eta "imillaune" ziren erabiltzen zuten neurriak.
- Proiektua: Zaldibarko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko uztailaren 22a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: ZAL-022/005
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Elkarrizketatzailea: Zelan dire? Azunbrea eta holan esneantzat ta…
-Juan: Bai, karo.
-Jose Mari: Bai, bai, likidoa, likidoa.
-Juan: Karo, azunbrie, azunbreen erdixe zan litrue.
-Jose Mari: Azunberdi te /tte/.
-Juan: Erdi. Gero laukue, laurena.
-Elkarrizketatzailea: Horrek erabilten ziren lehen gehau?
-Jose Mari: Bai, bai, bai, ardauaz ta bai. Ardauaz ta…
-Elkarrizketatzailea: Ta kiloa barik besteren bat?
-Juan: Kilue ta kilo erdi. Edo lauren edo…
-Jose Mari: Kilo, kilo erdi. Edozein, pisuen.
-Juan: Pisuek euezan horrek bandeja bikuek.
-Jose Mari: Bandeja bikuek, balantza.
-Juan: Balanzie. Ta gero etorri zien ba bestiek, honek… gerra aurretik etorri zien horrek e?
-Elkarrizketatzailea: Zeintzuk?
-Juan: Gerra aurretik, horrek pisuok.
-Jose Mari: Bai, bai, bai. Horrek balanzok plato bikuek.
-Juan: Oin dauzen estilukuek, baiña elektronikuek barik […]
-Elkarrizketatzailea: Ta ez dozue entzun zuek iñoz zelemiñe eta holango geuzek?
-Juan: Zelemiñe ta horrek neurrixok zien granue neurtzeko.
Jose Mari: Granuek. Esakto.
Juan: Fanega, fanega erdixe, imillaune… Imillaune nik uste dot entzunde dekotela hiru kilo eukitten ebazela. Baiñe hori izeten zan, ba iguel baba gorrixe, edo garixe edo artue edo… beteten zan, egurrezko ontzixe, gaiñetik pasetan jakon /pasetakon/ egur bat ta […] zan neurrixe. Baiña horrek zien ya granue neurtzeko. Errotara ta baserrittarrak eruten ebezan granuek. Guk dendetan beti [erabili du] kilue, kilo erdixe ta laurdena.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!