Juan Lasuen Solozabal
Zaldibar (Bizkaia) (1927-2014)
Biografia
Gurasoak berriztarrak zituen eta baserrikoak, baina Juan Zaldibarko eliza ondoko etxe batean jaio zen. Amak denda eduki zuen elizaren ondoan, bai gerra aurretik eta baita gerraostean ere. Umetan, herrian sortu berri zegoen Ikastolara hasi zen, baina bi hilabeteren buruan gerra sartu eta desagertu egin zen. Soldadutzan zegoela koronelei botak egiten diru apur bat irabazi zuen Juanek, zapatagilea zen-eta. Zaletasunen artean, abestea gustuko du eta herriko orfeoian parte hartu izan du. Herriko giroaz egin zigun berba berarekin egon ginenean, euren dendaz, umetako kontuez eta soldadutzaz, besteak beste. Jose Mari Garitaonandia lagunarekin batera egin genion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZAL-022 | 2013 | Zaldibarko ahotsak | Ainhoa Etxazarra | ||
ZAL-023 | 2013 | Zaldibarko ahotsak | Ainhoa Etxazarra |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute