Zaldibar (Bizkaia)

Denda asko Zaldibarren

Denda asko Zaldibarren Sasoi batean errazionamendua egon zen dendetan. Denda asko egon zen Zaldibarren, plazan bertan lau. Arropa denda bat ere egon zen herrian eta mertzeriak. Hala ere, askotan irteten ziren Durangora, Eibarrera edo Bilbora arropak-eta erostera.
Sasoi batean errazionamendua egon zen dendetan. Denda asko egon zen Zaldibarren, plazan bertan lau. Arropa denda bat ere egon zen herrian eta mertzeriak. Hala ere, askotan irteten ziren Durangora, Eibarrera edo Bilbora arropak-eta erostera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen dendara-edo joaten zintzien? zeozer erosten bai, ezta?
- Bai, klaro, klaro. Ganera, lehen izeten zan razionamentue; emoten eben /emoteben/, ba, ez dakit, pertsona batendako ba honenbeste zer, azukrie, olixue, holakotxe gauzak.
- Eta zer gitxi izeten zien? kantidade gitxi edo?
- Ba ez dakit, ez naz akordetan, baiña haren ganera, ba, gero erosi, gero erosi.
- Halan, kartilla bategaz edo zelan zan hori, razionamentua?
- Razionamentue kartiliaz, ya ahaztuta dekat kartillian zera. Kartilliaz.
- Ta denda asko egon zan hemen Zaldibarren?
- Bai, lehen bastante, oin ez. Lehen bastante. Ba plazan be hiru egon zien. Plazan, ba, txikixe da, hiru egon zien. Oin bat da bakarrik. Hiru? lau, lau. Ta gero, klaro, gero etxiek-eta gehixa ein zittuezan, ez?baiñe gero itxi ta batzuk jubilau ta... ba...
- Ta holan erropa dendak edo telea edo...?
- Erropa dendak bat bakarrik akordaten naz, bat bakarrik, ya neu nausixa nitzela egon zan. Ostantzien, zerak bai merzerixak bai, eta oin be bada bat, baiñe hamen ezer biher bada, zapatilla batzuk biher badie urten ein biher da.
- Nora urten behar da?
- Ba Durango, Eibar... horixe.
- Ta lehen urteten zinduen Zaldibarretik?
- Bai.
- Nora?
- Bueno, holan erosketak eitten, ba, ni Bilbora asko juen naz; lehen erropak-eta erosten bai, Bilbora, Eibarrera, Durangora...
- Ba Bilbo urruntxu dau, ezta?
- Bai, baiñe...
- Ta zelan joaten ziñien?
- Trenien.
- Trena beti egon da hemen?
- Bai, trena beti, trena beti ezautu dot. Ta oin, bueno, oin konbinaziño ona da, oin autobusek daz ordutik ordure, trena be bai...
- Ta lehen autobusik ez?
- Ez.
- Ta Bilbora, jo, tardeuko zenduen, ezta?
- E?
- Tardeuko zenduen Bilbora, ezta?
- A, ez dak... ba hemendik ordubete-edo da, Bilbora, ordubete.
- Ta Bilbora zetan joaten ziñien? Gauzek erosten?
- Honbre, ba, edo jaixen baten be bai, e? Jaixetan be bai, baiñe asko ez, e. Baiñe zer soiñeko edo erropan bat erosi biher zanien, ba, haratxe.

Egilea(k): Iker Sarraga (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia