Azkoitia (Gipuzkoa)

Arraina dirudunen eskura soilik

Arraina dirudunen eskura soilik 3 urte inguru egin zituen arrandegiko lanetan. Goizean 8 eta erdietarako iristen zen arraina trenean eta Luxiano ordurako joaten zen bila. Arraina dirudunen eskura zegoen soilik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-023-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
3 urte inguru egin zituen arrandegiko lanetan. Goizean 8 eta erdietarako iristen zen arraina trenean eta Luxiano ordurako joaten zen bila. Arraina dirudunen eskura zegoen soilik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zenbat denbora pasa zenuen han?
-Ez naiz akordatzen, baiñe hiru bat urte edo pentsatzen det pasau nittula.
-Eta gustora?
-Ba gustoko lana zer zan´e ez [giñugun] ordun, hori ein in ber zala eta ein. Goizin jaikitzi pixket kostatzen zizten ohetik, zortzitterditan aillegatzen zan trena eta ordun arraidxe ekarri eta ordun jun ber izeten zan hara eta beti presaka ibiltzen nintzen.
-Trenen ekartzen zuen?
-Arraidxe trenien ekartzen zeben. Bertako nausixe Donostira juten zan bezperan, ta berak apartau ta arraixek hartzen zittun eta gero hurrungo goizin trenien etortzen zan zortzitterditan.
-Azkoiti inguruko etxe pila bat pasauko zittuzun.
-Ez. Ez eizu pentsau etxe asko. Etxiek oso kontautakuk zin, zeatik e ondo samar bizi zana, zeatik diru gutxi zeukenak ez zeuken "bialdu izek" eta berak ipinittako prezixue izeten zan eta gauze danak. Eta gutxi zeukenak bera junde´re nahiku lan bazun ordun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia