Oñati (Gipuzkoa)

Lehengo teilatugintza

Lehengo teilatugintza Teilatuak lurrean prestatu behar zirela zioen Iñaxioren aitak. Lehenengo zuhaitza mendian aukeratu, etxera ekarri eta landu. Zenbat eta ur gehiago izan teilatuak, zailagoa da eraikitzea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-072-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Teilatuak lurrean prestatu behar zirela zioen Iñaxioren aitak. Lehenengo zuhaitza mendian aukeratu, etxera ekarri eta landu. Zenbat eta ur gehiago izan teilatuak, zailagoa da eraikitzea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta orduan berak basuen apartaitten eben egurra, zera, haritza, ze haritz, hau edo hau? Eta bueno, orduan ez euen besterik, "a ojo", hauxe. Hartu, bota, eruen etxera, etxe onduen eta etxe onduan aixkora haundi batzuk, gaur be badakogu, izugarrizko aixkorak, pixua. Landu eta...
- Neuk be ikusitta dakot.
- Bai, e?
- Indda ez, baiña ikusitta bai.
- (...)
- (...)
- Lekuan bertan itten zan zera, etxe onduan itten eben, gure aittak esaten ebenetan teillatua montaitteko lurrian, onduen. Egurrak ez ziren hola neurrixa hartu, ez, ez, konstruziño guztia lurrian ifintten eben, goiko tamaiñua eukan lekuan, jarten euen planua edo zera eta han bertan itten euen teillatua, eta gero egurrrak hatu eta jasoten euen gora montaitteko. Leheningo planteau dana behian itten daue. Gure aittak esaten ebena, pasaitten dana da konplikaziñua, teillatuak konplikaziñua ez dako bi urekuak ez dako konplikaziñuak, lau uretakuak dako konplikaziñua, konplikaziñua zeatik? Porke dako media-linea bat, eta media-linea haretan deskantsaitten dau ur danak. Eta berriz baldin badakozu bi poste, ha erdiko poste gaiñian teillatua eustiak, harek konplikaziño asko gehixau dako.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia