Zaldibar (Bizkaia)

Herrian lana armagintzan eta torlojugintzan

Herrian lana armagintzan eta torlojugintzan <p>Juanen aitak zerratokian egiten zuen lan. Orduan errez topatzen zuten lana herrian, armagintzan eta torlojugintzan esaterako. Euren ume sasoian hasi ziren enpresak Zaldibarren. Eibarren ere ibili izan da Juan armagintzan lanean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-013-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Juanen aitak zerratokian egiten zuen lan. Orduan errez topatzen zuten lana herrian, armagintzan eta torlojugintzan esaterako. Euren ume sasoian hasi ziren enpresak Zaldibarren. Eibarren ere ibili izan da Juan armagintzan lanean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jose: Baiñe, aittek beti eingo joan edo /ero/… ordutik gehixa kalien eingo joan biherra?
-Juan: Bai, bai. Ya eurretik ya…
-Jose: Lantokixe atrapetan ba orduen… fasillau eguen.
-Juan: Zerran, zerran.
-Jose: Hemen… hemen enpresa banekie zabaltzen hasitte… eskopeta ta bueno, hemen tornillerixa ta zabaltzen hasi zien, hau [Plentxiak] eitten zittun […] ta jentie kolokau eitten zan. Gu mutikuek giñenien.
-Elkarrizketatzailea: Orduen hasi ziren apur bet fabrikak eta?
-Biek: Bai, bai.
-Elkarrizketatzailea: Ta baserriko jentea joaten zan fabriketara?
-Juan: Bai. Bata ta bestie ta… txikixek zera…
-Jose: Enpresa txikixek asko izen zien ordun.
-Elkarrizketatzailea: Ta zuek zenbet urte edo?
-Juan: Nik orduen e… hamalau, hamalau urte nekezan. Honek ba…
-Jose: Nik hamazazpi edo, hamazazpi.
-Juan: Ni eskolatik urten ta ba… ta amak edo: juen hadi taillerrera! [Arnara] ta eskupetan ikesten liman… gero urtebete bat edo in nabezan hor ta gero Eibarrera [Eibarra].
-Elkarrizketatzailea: Zetan hara?
-Juan: Ikesten eskupetie. Eskopetak eitten.
-Elkarrizketatzailea: A bai e?
-Jose: Hau, eskopetan ona zan hau, ona ixen da.
-Elkarrizketatzailea: Eta horretan ein dozu behar gero?
-Juan: Beti, denpora guztien, ya jubilau arte eskopetan, eitten.
-Elkarrizketatzailea: Hemen? Zaldibarren edo?
-Juan: Zaldibarren [Zaldiberren] be eitten nuen ta gero…. Lehengo “ocheinta y tres” edo horrexegaittik hona ba… zerrau in zan teillerra ta gero geuk ipiñi genduen beste teiller txiki bat […] Eibarren [Eiberren]. [SAL] holan zera… soziedadie.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia