Zaldibar (Bizkaia)

Familia Gabonetan batzen zen

Familia Gabonetan batzen zen <p>Osaba askotan gaixotzen zen eta sarritan euren etxean egoten ziren izeko-osabak eta lehengusina. Gabonetan afaltzeko batzen zen familia, eta batzuek bertan egiten zuten lo. Normalean, ume bik elkarrekin egiten zuten lo, ohe berean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-012-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Osaba askotan gaixotzen zen eta sarritan euren etxean egoten ziren izeko-osabak eta lehengusina. Gabonetan afaltzeko batzen zen familia, eta batzuek bertan egiten zuten lo. Normalean, ume bik elkarrekin egiten zuten lo, ohe berean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen egoten ziren igual etxean be bai izeko ta osaba, igual solteruek eta holan?
-Bueno, nik ez dot ezautu izeko-osaba solteruik, baiña osaba bat asko egoten zan gaixoik eta andra-gixonak eta umie sarri egoten zien, lehengosiñe, ama zan hangue, nere amen aiztie ta… sarri, eitten ebezan tenporadak, etxien.
-Gizona gaixorik egonda… klaro.
-Bai, bai.
-Eta familie lehen noz batzen zan? Gabonetan eta oingo moduen? Diñot familia handie e?
-Bai, bai, bai. Beti. Bai, beti batzen gintzezan.
-Gabonetan? Ze egunetan? Gabonetako ze egunetan?
-Ba iguel bixetan be e?
-A bai? Baia geubean edo bazkalduteko?
-Ez, gabien. Baiñe, klaro, hori zan gu txikixek gintzezenien, orduko izeko-osabakin. Ya gu hasi gintzezenien ez.
-Ta non bizi ziren eurik ba? Nondik etorten ziren?
-Ba Zaldiberren, Eiberren, bai.
-Eta gero lo etzean? Zuon etzean?
-Ba batzuk bai ta /tte/ beste batzuk ez.
-Ta zelan konponduten zintzien ba hainbeste jente!
-Ba beittu, umiek sartzen gintzezan amamen gelan, ohien alde batera ta bestea, ta amamaz beste hiru bat eta han umiek. Ta beste hiru gela euezan…
-A bueno, behintzet… ezta? Ta umeak eiten zenduen lo alkarregaz normalean?
-Normalien bai. Bi beti jeneralien alkarraz.
-Ta bakotxak bere ohian edo biok ohi baten?
-Ez, ez. Bi baten ta beste bat beste baten. Mutillek beste baten beti, beste gela baten.
-Eta neskak alkarregaz ezta?
-Bai. Oge biko gela bat, baten… ohe baten bi ta bestien bat.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia