Usurbil (Gipuzkoa)

Ondo jokatzeko jakitea komeni diren mugimenduak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-034-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Errebotean zer teknika eta mugimendu egitea komeni den azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Geo joko batzuk izaten dia igual komeni dana bestian taldia...
-Zer ba?
-Bai. Konpaaziyoa, terreno luzetik botata terreno motxian esan deu arraiyak itten diala. Arraiyak ittia da oso inportantia zeatik hor daona dijoala bera oain, hoi lortu bihar da. Partidua irabazten da handik, partidua irabazten da terreno ttikitik. Behin edo behin joko bat itten dek luzetik'e baiño ez dek normala, ez dek oso normala, ez dek.
[...]
-Gertatu leike, terreno luzetik batek arrastaka botatzen du eta bota dun talde hortako bat beste aldian baldin bado, pasatzen baldin bada, hango taldekuak itten die pelotai juten utzi. Paretaraiño aililgatzen baldin bada, ez baita "arraiya", "kinze" bat da, kinze normal bat da. Baiño bota dun taldeko bat baldin bado haruzkaldetik harek geatzen du han eta arraiya da. Orduan joko batzuk daude komeni dana da han egotia.
Joxe: -A, klaro, klaro, klaro.
-Eta harriya [...] ezkeo berrogeira ailligitzian buelta. "Hik oain joka zak handik". Ez da beste munduko gauza baiño puxka bat..., konplikaziyo puxkat bat badu baiño ez da hain zailla. Ta hortxe ibilli izandu gea.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia