Azkoitia (Gipuzkoa)

Pilotan sakeko botea garrantzitsua

Pilotan sakeko botea garrantzitsua Luxianoren ustez berezkoa behar du izan pilotariak, erakusle eta botileroekin ez du federik. Argazkietan begiratuta ikusten zuen bere postura eta jokatzeko modua nolakoa zen. Pilotan, sakeko botea oso garrantzitsutzat jotzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-023-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Luxianoren ustez berezkoa behar du izan pilotariak, erakusle eta botileroekin ez du federik. Argazkietan begiratuta ikusten zuen bere postura eta jokatzeko modua nolakoa zen. Pilotan, sakeko botea oso garrantzitsutzat jotzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Maixun bat bazenduen bittarte hortan [...]?
-Ez. Hamen izeten da lagunek pelotan ta pelotan ein ta, maixue ta esan eitten dittue, ta bai, bai, ez da txarra izengo, txarra, baiña nik hola gehixei ez det sinisten erakuste kontu hoixekin, zeatik oin'e botillerue beti izen da erakusten egoten dana partidu inportantetan bestiei erakusteko sillen jarritte eoten da, botillerue esaten zako. Ordun nik ez det sinisten horrekin. Nik beti esaten nun ba, botillero. Nik tanto bateatik bestiei emango nitxokek neure botillerue, beti hori esaten nun jokatzen nunin pelotan. Eta iñok ez zin ematen tantoik. Eta atzenin esaten nun: "bueno, lelengo sakia ematen badit, bixek bestientzat", eta orduen ez zien hori’re ematen, eta asko ez du balixoko botilleruek. Erakustia ez da erraza, zeatik nik telebisixue ta argazkik, guk erretratuk esaten dixou, erretratuek izan ez balia, nik neuk nittun posturak eta ez nittun jakingo nola eitten nuen pelotan. Pelotan eitten zenula bai, baiña eittetiken ikustera nola itten zenuen alde haundixe dao. Ikusten baldin badezu pelotan nola eitten zuen, ba hain da zaille hola in ber dek eta hala in ber dek eta. Hori esaten erreza da. Zeatik hain erreza izengo baldin balitz, hola in ber dek eta hala in ber dek, on asko izengo litzeke, ta hor berezkue ber du zeoze, aittek eta amak ematen dizuena, handiken haundittu berko da jakinduri hori. Baiña erakutsi... Nik gauze bat, neri esango balie, zer erakutsiko hixoke, este, pelotari bati? Bat ikusten det garbi erakusteko modukua: sakatzera juterakuen, ikusten det botie itten alde haundixe daola hobeto sakau edo geizkixo sakatzeko. Batzuek itten didxoe botie haundigixa, eta haundigixa itten zakonien botia, zuk jotzeko lekutiken gorago juten baldin bada pelota haura, gero goitti behera plomun jatxi ber du harek, eta orduen goitti behera plomun jaixterakuan, pelotiek pixue´re haundixaue ekartzen du, ta zuk eskuen jo ber dezun tokixen jotzen zaillo da pixu gehixao daukelako eta azkarrao etortzen dalako. Baiña eitten badixozu botia zeure jo behar dezun parekua, orduen pelotiak izeten du momentu bat geldiu itten dala leku hartan, eta gelditzeko momento hartan jotzen baldin badezu, askozez karga gutxixo eta ondo jotzen errezo da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia