Kanpaiak jotzean, etxera; itsua engainatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-025-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: USU-025/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
-Zuengatik zer esaten zan nolakoak ziñaten?
-Ikusiko dezue eta ez dakit ze, eta beti errita. Beandu [ezin] etorri, aramaikua jotzen zun... Gertrudis...
Joxe: -Jo zan gaur!
-Ta aramaikua jotzeako etxera etorri bihar zan. Elizako kanpanak. Aramaikua jotzen zunian...
Joxe: -Aittak eta amak, "hua jotzeako etxea etorri". Esaiezu gaurkuai.
-Bai. Igual da jaiya ta igual da astia, baiño hua.
-Eta etxea etortzeko ordun hori jota...
-Korrika. Ze uste dezu, diruik ez gendakan, e. Guri aittak ematen zigun, nei hamar xentimo, ta amai gabian bost xentimo eman. Hortako bost xentimokin ze eiten deu? Ezer ez. Ordun'e, orduan'e ez zan ezer'e, baiño... Ordun gailletak hola xorruan hiru. Akordatzen zait, hamar xentimo baliyo izaten zuen. Ta guk hamar xentimo harekin milagroik ezin in. Eta Kandelaria ezautu huan [Amatxionekua]. Haren denda Extebanen etxian taberna nola egondu zan hor. Hor denda txikia zun eta berena zan etxe hua ta dana.
Joxe: -Han Josemaitxo ez al zan?
-Bai, baiño Kandelaria hori izeba edo ez dakit zer zan. Hoi zan erdi itsua eoten zan, ta klaro guk engaiñatu in bihar ba nola edo hala ta, zeozer pekatua're in biharko zan ba ta. Juten giñen trenea, trenbidea, hamar xentimoko harekin. Hamar xentimo ez, bost xentimokin. Eta bost xentimo plantxan jarri eta trena pasatzen zanian pla!, mehe-mehe iten zun, ta iten zun hamar xentimokuen buelua ematen ziyon. Eta geo juten giñan horrena eta esaten ziun: "hau ez da hamar xentimokua" eta "bai, Kandelaria, hamar xentimokua. Beira, beira ze haundiya ta ze haundiya" ta, klaro, harek antzematen zion mihia zala baiño engaiñatzen genun: "bai, hola da" ta "hola da". Ta geo paketia hiru gailletakin. Ba ya está, jaiya pasa harekin.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!