Usurbil (Gipuzkoa)

Gerran beldurra eta ihesa

Gerran beldurra eta ihesa Herritik jende askok egin zuen ihes beldurragatik. Gerran ezinikusiengatik hil zuten jende ugari.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-022-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herritik jende askok egin zuen ihes beldurragatik. Gerran ezinikusiengatik hil zuten jende ugari.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kanpoa jun zianak gerragatik...
-Alde ein zuenak gerrangatikan, bai, askok alde ein zuen, bai.
-Eta zergatik?
-Bildurrangatikan! Zeatikan han zatozenak militarrak asko hiltzen zittuen ordun. Hemen Usurbillen zazpi edo zortzi badia hildakuak haik etorri zienian. Partidun pixkat destakatuk zienak edo. Koxme, ta Koxmek, hoik partidu nazionalistakuak zian. Koxmek'e nunbait mitiñen batian edo destakatua nunbait zean batian eta... Han zatoztin militarrak ez zakiyen hue zein zan, hemen herrin bertan izaten zian hoik zeatu zittuenak. Nik zuri zorra dizut eta diruba hua ez pagatzeatikan likidatu're igual ordun e? Ordun libertadia izaten zan, ez baitzan ordun kontrolik izaten. Gerra garaiyan ez da kontrolik izaten.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia