Elgoibar (Gipuzkoa)

Soldaduskara joan eta itzuli ez ziren mutilak

Soldaduskara joan eta itzuli ez ziren mutilak Soldaduska gerran egin zuten gazteak izan ziren gerra garaian hildako gehienak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-058-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Soldaduska gerran egin zuten gazteak izan ziren gerra garaian hildako gehienak.

Transkripzioa

-Mutil asko hil zan herrixan.
-Horrek hildakuak bando bixetatik?
-Ez, hemendikan, hemendikan. Hemen ez zan gorrixetara..., gorri gitxi zan hemen. Nik ezautu gitxi in dot. Soldautzia-ta in eta.
Soldadutzara eruan eta...
-Bai. Kintuan, kintuan jun zan hori. Kintua ba, treintayseisa zan urten zabana gerria, tan handikan "Quinta del 36" eta hurrengo siete, ocho ta nueve ta cuarenta y unoraino aillegau zan mutillak eruatia. Eta cuarenta y unuan amaittuko zaben, gehixao ez. Gaztiak zielako handik atzerakuak.
-Uste dot 39n hartu zittuela 41kuak, "La Quinta del Biberón" edo, 17 urteko mutilak.
-Bai, bai. Soldau gizajuak. Bai ba. Ezkonduak, gora ekin ezkero, ezkondua tokatzen zan asko, ezta, kintuetan. Jeneralian behera, gaztia, gaztera joten zeben. Ta ezkonduak umiak edo eukitzen zittuan eta umiak zeukazena librau eitten zan.
-Nekezao joan.
-Bai, nekezao jun. Baiña solterua aurrera. Prentera. Harek gizajuak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia