Sendabide naturalak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-020-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: USU-020/014
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak
Transkripzioa
- Ta armiarmak eta izaten zian?
- Bueno! Bakizu zer? Hola heriden bat o iten gendunian, armiarma-sare lodi-lodik eoten zian, hayek bildu eta jartzen gendun, ta oso ona zan, bai, oso ona zan odola gelditzeko.
- Bai e? Zer zan, hura jarri ta gero aparte beste zeozer, o harekin?
- Bai, ez dakit, aparte jarriko ziyen zeozer hari heltzeko. Zapi puxken bat, maindire zaharren puxken bat edo.
- Osea ke armiarmak izanda're ez zenuten kentzen?
- Bai, kuartotan ta hola baldin bazian bai, baiña ukuillun ez.
- Ta bitxon bat gehio hola zeozer ona iten zunik edo? Moskituak eta ba al zian orduan gauetan?
- Bai, bai.
- Eta? Pikatzen zizuen?
- Hombre!
- Eta harentzako bazeon zeozer?
- Ke ba, moskituentzako, moskituentzako...
- Azkuria kentzeko zeoze izaten zenuten o?
- O binagriakin igortzi o... Bai.
- Binagriakin e?
- Binagria're ona izaten da, bueno hori esaten zan, oain ez dakit, oain gauza geyo do ta.
- Ta ordun ze iten zun binagriak, azkuria kendu o?
- Erre iten zun, harek indako txoluan pixkat erre iten zun ta azkuria're kendu. Ze gauzak ai zean enteratzen.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!