Usurbil (Gipuzkoa)

Morfinaren ondorioak

Morfinaren ondorioak Sanatorioan morfinazaleak egoten ziren. Zer nolako eraginak zituen. Alkoholarekin nahasten zuten, tabernara joanda.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-025-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sanatorioan morfinazaleak egoten ziren. Zer nolako eraginak zituen. Alkoholarekin nahasten zuten, tabernara joanda.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Morfina hartzen zun jendiak, gero ze-nola jokatzen zun o ze iten zien? Ze efekto eukitzen zun morfinak? Azeleratu edo?
-Bai, baiña ez ziyen ematen denborik. Katalan bat bagenun, Fernandito. Harek holako bermuta basua eraten zun. Ta berak esaten zun: "me estáis mirando y no me vais a ver. Me estáis mirando y no me vais a ver lo que hago". Patrikan sartu eta zas!, berak sartzen zun. Indiziyua, tak! Indiziyuan sartzen zuen. Eateako, basua eateako hasten zan balantzaka. "Ya estás, ya estás feliz, no? Ya eres feliz, no? Ya estás borracho. Ahora que venga quién quién va a venir a buscarte?". "Periko, Periko", enfermerua. Abitu iten zan beti etxea, baiño geo hor billatzen zuen erorita. Katalana zan hua. Morfina hartzen zuen hor, morfinomanuak. Eta morfina pastillan eongo zan ordun eta pastilla sartuko zuen, ta honek esaten duna, erre ta... Oain iten dan bezela.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia