Usurbil (Gipuzkoa)

Umetatik angulak harrapatzen

Umetatik angulak harrapatzen Benitori aitak erakutsi zion angulak harrapatzen, 7 urte zituela. Hotz galantak pasatzen zituzten, baina ez zioten hotzari beldurrik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-010-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Benitori aitak erakutsi zion angulak harrapatzen, 7 urte zituela. Hotz galantak pasatzen zituzten, baina ez zioten hotzari beldurrik.

Transkripzioa

-Ta zuri zeiñek erakutsi zin angulak harrapatzen?
Joxe: -Iñok ez, berak.
-Zeiñek erakutsi? Attak. Attakin junda. Baiño...
-Zenbat urtekin?
-Bueno!
-Zenbat urtekin?
-Zazpi urtekin hasi nitzan ni. Zazpi urtekin juten. Oain mutil koskorrak hemezortzi urtekin.
Joxe: -Ama haik zea earra pasako zuen. Zazpi urteko umia bialduta, e.
-Attakin. Hoixe banin nik, hotzakin bildurrik ez. Gogorra niñun hotzakin. hotzakin ez ikaratzen ni. [...] izotza galantakin manga hutsik juten niñun bizikletan. Manga hutsik, hola. Izotza galantakin. "Hi, erotua al hao zihero, erotua al hao", esaten zitxean. Hotzai bildurrik ez nik.
-Hor ikasi zenduen ta,
-Ikasi biharko. Esaera bezela, ijitoak bizi dianak goorrak. Bestela akaatu in behar. Gu're bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia