Arbizu (Nafarroa)

Familia

Familia <p>Bere aitona Juanitok etxea eraiki eta taberna jarri zuenekoa kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARB-009-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aitona Juanitok etxea eraiki eta taberna jarri zuenekoa kontatzen du.

Transkripzioa

- Aitzazu, bederatzi senide izandu giñen.
- Bederatzi senide?
- Eta gure ama urte batekin /urtiatekin/ geldittu zen amaik pe. Eta gero aittuna, eske egin zen ezkondu bigarren alditan. Eta, oi, gure amak ere, Jesus! Kejatzen zen aittunai, ama, osea, madrastrangatikan. “Ze ein bihar dut, haurra, zu alaba ta bestia andria dut eta ia ze ein bihar duten nik!”; oso suerte txarrekoa zan gure ama. Umek ordeko hemen Joxen [ixkiñara ekarri zaubien]. Baiña ke ba! Ez emen zuen [hilabete ein]. Bere amiña […], “Amiña, ni etxea! Amiña, ni etxea!” ta “Baiña aittek ze esan bihar dizu /bihaizu/? Ez zaittu amettituko!” eta “Ni etxea!” eta eman emen zuen […] etxea. Geo, nere aittuna horri esan omen zion: “mutikoa, neskato honek ez dik ba oneik ta. [..[ Itxura ere bizi zen, [suge herrosa] bat jarri omen zen, gero esan omen zuen: 20 urteko ume banazka ere, nik ez bat eman umekorik ordeko. Haurra, hartzazu saria ta zuaz kardeberetara. Ze kolejiyu bilatzen zuten, eh! Kardeberak ba al dakizu zer zien?
- Ez. A! Belar txarrak…
- Pateta tartien dabilen e...
- Belar txarrak…
- Jende asko joaten zen kardaberak biltzea.
- Gero zer ematen zuten dirun bat edo hura kentzeagatik edo nola?
- Ez, ez.
- Oi soruen, souen belar txarrak kentzea.
- Ba, gero gure amak esaten ziguen, Altsasun bestela han serbitzen lagunak eta, hara madrastra: “La hicieron de almíbar y todavia sabía amarga”.
-Hori esaten zun zuen amangatik?
- Bai, “La hicieron de almíbar y sabía amarga”. Hola…

Egilea(k): Ana Del Castillo (Hernani BHI) , Karmele Urruzola (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia