Usurbil (Gipuzkoa)

Aginagakoen jarrera politikoak

Aginagakoen jarrera politikoak Aginagan gehienbat nazionalistak zeuden. Behin gizon bat karlisten aldeko botoa ematera derrigortu zutenekoa kontatzen du.
Aginagan gehienbat nazionalistak zeuden. Behin gizon bat karlisten aldeko botoa ematera derrigortu zutenekoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Agiñako jendia danak karlisten aldekuak zian ala bazeuden hemen ere...?
-Nazionalistak batzuk, beste batzuk... Gehiena nazionalista. Baiño don Juan zanak esan ziyona Praxko Ikutza zarrai: "Botua karlistai eman bihar diozue". "Ez, nagusiyak...", Hoik zea ziyen, nagusiya Zatarain.
Joxe: -Joño! Don Anbroxio.
-Bai, zarra.
Joxe: -Don Anbroxio zarra huan bai.
-Bestia're Don Anbroxio huan, semia're.
Joxe: -Semia're bazin, bai. Zaharra ezautu nian nik, bixar txuriakin eta, bai.
-Eta "nagusiyak esan diu nazionalistei botatzeko". "Orduan nagusiyak esaten badizue teilatutik behera salto eiteko're salto in biharko dezue". "Bai jauna, behera baiño errexo". Holako zerak zien. Hemen nazionalistak gehina; gehiyena. Karlista batzuk.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia