Usurbil (Gipuzkoa)

Goitibeheran ibiltzeko prestaketak

Goitibeheran ibiltzeko prestaketak <p>Goitibeheran ibiltzen ziren, eta iltzeak zituenez, amak zakuekin egiten zizkien galtzak, horrela ez penarik emateko zulatzen baziren ere. Goitibeherak beraiek sortzen zituzten, materiala handik eta hemendik lortuta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-002-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Goitibeheran ibiltzen ziren, eta iltzeak zituenez, amak zakuekin egiten zizkien galtzak, horrela ez penarik emateko zulatzen baziren ere. Goitibeherak beraiek sortzen zituzten, materiala handik eta hemendik lortuta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Geo ibiltzen giñan gu, jetxiera estazioa zan bastante fuertia ta goitibeheran. Ta, klao, goitibeherak iltziak-eta eukitzen zittuen, ta galtzak-eta ez puxkatzeko gue amak iten zizkiun galtzak azukre-zakua buelta eman, Kubatik etortzen zien azukre-zakuak zian zurik. Ordun gue attak, txoferra zan, baiño geo itten zun, fabrika montatu zun sagarduena beste lau lagunekin. Ta ordun sagardo goxua itteko azukria ekartzen zuen ta azukria ekartzen zan zaku txuritan eta ordun buelta eman ta harrekin eiten zizkigun galtzak. Puxkatuta're josi el siete ahal zan bezela ta segi aurrea!
-Ta goitibeherak zuek egindakuak izango zien, ezta?
-Bai, bai, dana, dana. Rodamientuak-eta konsegitzen nittun Michelin-dik eta zeatikan eta geonek itten gendun dana. Egurra hartu, gastatu, jarri ta benga! Konkursua bezela gaiñea, aber onena zenek zun. Goittikberik onena zenek zun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia