Urretxu (Gipuzkoa)

Latasa aizkolaririk onena

Latasa aizkolaririk onena Lan luzeak eta motzak zeuden aizkolaritzan; bera lan motzetan zen trebea, Latasa luzeetan. Latasa zen aizkolaririk onena baina ez zuen lagun arterako balio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-026-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lan luzeak eta motzak zeuden aizkolaritzan; bera lan motzetan zen trebea, Latasa luzeetan. Latasa zen aizkolaririk onena baina ez zuen lagun arterako balio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Normalen lan luzeak ala motzak?
-Nik lan motxa; horreatik nitzan rapidoa. Nik lan motxetan jeneralen.
-Baziñeten lan luzetan ibiltzen ziñatenak batzuk, lan motzetan bestek, desberdinduko ziñeten. Lan luzetan zein zen ordun puri-purin zeona?
-Latasa nere denporan onena. Latasa. Neretzako izan dan aizkolaririk onena hue izen zan.
-Zertan bereizten zan hura, zer zeuken bestek ez zeukena?
-Bestek ez zeukena? Makinia. Baiña munduko aizkolaririk onena baiño ez zan oso..., ez zala esan nahi det. Gu hola ezibizio bat edo festa bat eittea juten giñan eta benga juerga, "eta benga!, afaldu bihar diau", eta harek beti aitzakia: "Nik badut jun biharra" eta, naparra zan eta "nik badut jun biharra, mutillak lanian dazkat eta kanbiona kargau behar due" eta ez dakit zer eta. Beti hanka, beti hanka.
-Lagun arterako ez zan ordun?
-Keba! Ez boda batea etortzen zan, danok jubilatu, iñona etorri ez eta. Omenaldi bat edo hola baldin bazeon, nada! Era un... Aizkolaria fenomenoa baiño hola. Eta ez zan, ez zan sekula sartzen. Beti "a su aire". Eta gu berriz kuadrillan eta bueno...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia