Bilerak amaitutakoan, mutilak bertan gelditu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-031-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: URN-031/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
-Mutillak bakarrik gelditzen ziran bukaeran?
-Bai, bai. Neskak bere garai batian nobio zunak beri horrekin etxea ta; bestela libre zian mutillak-eta bertan afai-legia in eta. Haik'e armonia bihar zuen eta, tabernakuak'e armonia bihar zuten puxkat haik eukitzeko ta. Ta dena hola, bai.
-Han geo gelditzen zien mutil hain artian rekuentua ingo zan, hau falta dek eta hau harekin jun izango dek...
-A, hori bai, bai. "Bai, bai, zerbaitt sumatu dit nik eta. Hori horren laguntzea jungo huan". Ta bai, bai. Garai hortako kontuk hola zian, bai, bai.
-Ta neska-laguntzera auskalo nungo baserrira.
-Baita ere. Nik neoni honi laguntzea oiñez hemendikan Lastolaraiño juten nitzen. Hiru kilometro egongo dia, e. Hiru bat kilometro.
-Orduan neska-laguntzia ta, esaten due herri batzutara juten zanian norbait kanpokua, harrika edo...
-Ingurukuak? Bai, esaerak bazian hoik'e. Bai, bai, sortu dia holakuak, e. Esaten zan. Oiartzun aldian ta hola jende goor xamarra izan bihar zun hortan; eta esaten dittuzte holako gauzak, bai, e.
-Hernanin ez al zan holakoik?
-Nik ez det hortaiñokoik zeatu. Ez. Nik neonek ez det izandu zerik eta iñorkin ez naiz sartu ta ez dakit ezerre. Ni honekin, besteik ez nun izandu leheno ta geo're hau hartu nun eta honekin izaten naiz.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!