Patxi Iriondo Galarza

Urnieta (Gipuzkoa) (1933-2020)

Biografia

Ama Albizturkoa zuen eta aita Abaltzisketakoa. Bere gurasoak Urnietara etorri ziren eta Frantsesaren etxea hartu han bizi zen matrimonioaren lanbidea jarraitzeko. 36ko gerra hasi zenean, amarekin Albizturrera egin zuten eta bederatzi urte zituela itzuli ziren berriro Urnietara. Hamalau urte arte Zaldundegin hartu zuten apopilo, eta apaizak ere hartu zuen monagilo. Hamalau urterekin Andoainen egon zen arotz lana ikasten. Hamazortzi urterekin pasta fabrikan sartu zen, baina han astean irabazten zuena baino askoz gehiago irabazten zuen Aranoko Benta Berriko bileretan soinua jotzeagatik. Lan askotan ibili izan zen Patxi, eta azkenean emaztearekin drogeria moduko denda bat jarri zuten Hernanin, bertan 27 urte eginez.

Zintak

KodeaDataProiektua
URN-031 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ferietan jeneroa banatzen ibiltzen zen aita Bideoaren ikonoa
2 Ganadua garraiatzen kamioian Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Aitak gerran kamioia galdu Bideoaren ikonoa
4 Francoren garaian, lana bilatzeko zailtasunak Bideoaren ikonoa
5 9 urterekin lanean, baina eskolako maisuak ikasten laguntzen zion Bideoaren ikonoa
6 Eliz mutil izan zenekoa Bideoaren ikonoa
7 Eliz mutila bai, baina ez inozoa Bideoaren ikonoa
8 Uztak bedeinkatzen ibiltzen zirenekoa Bideoaren ikonoa
9 Hiru kategoriatako hiletak Bideoaren ikonoa
10 Baserrietatik elizara hilkutxa eramateko Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Hilkutxarekin okerreko bidea hartu eta atzera egin behar Bideoaren ikonoa
12 Hiletako kanpaiak eta ohiturak Bideoaren ikonoa
13 Hilkutxak eta hilobiak Bideoaren ikonoa
14 Hiletaren ondorengo hamaiketakoa eta lutoa Bideoaren ikonoa
15 Lutoaren epeak Bideoaren ikonoa
16 Jatetxetik Andoainera lanera Bideoaren ikonoa
17 Andoainen arotzeria ikasten zebileneko lan-baldintzak Bideoaren ikonoa
18 Andoaingo beste lantegi batera, lan-baldintza hobeak zituela Bideoaren ikonoa
19 Soinua jotzen han eta hemengo erromerietan Bideoaren ikonoa
20 Bilerak amaitutakoan, mutilak bertan gelditu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 Neska-laguna ezagutu eta pixkanaka soinua jotzeari utzi Bideoaren ikonoa
22 Antonio Pavón Rodríguez beti gogoratzeko moduan Bideoaren ikonoa
23 Soldadutzan zegoela sos batzuk ateratzen, igeltseroei laguntzen Bideoaren ikonoa
24 Soldadutzan zegoela, ezkontza batean soinua jotzera joateko izandako komeriak Bideoaren ikonoa
25 Kabo izatetik kabo lehena izatera Bideoaren ikonoa
26 Obran lanean anaiarekin eta bere kontura Bideoaren ikonoa
27 Drogeria ireki eta 27 urte bertan lanean Bideoaren ikonoa
28 Txondorrak egitera etxetik janda Bideoaren ikonoa
29 Txondorrak egiteko prozesua Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia