Urnieta (Gipuzkoa)

Baserrietatik elizara hilkutxa eramateko

Baserrietatik elizara hilkutxa eramateko <p>Baserrietatik elizara hildakoaren hilkutxa eramateko zer egiten zen azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-031-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrietatik elizara hildakoaren hilkutxa eramateko zer egiten zen azaltzen du.

Transkripzioa

-Hildakua rezibitzeko, hilkutxa elizara aillegatzen zanian, baserritakuak eta hola pentsatzen det haren bila, hilkutxaren bila ere jun egin biharko zan? Zeinek ekartzen zuan hura?
-Hua bizkarrian, beti familiarrak eta lagunak eta. Ta gu juaten giñan monagilluak zein apaiza zun barrio hartako basarri bat, hildako harren ze apaizekin zun kontatua, ta apaiz hua juaten zan. Gurutziakin gu. Urruti baldin bazan, gu juten giñan gurutziakin monagilluak bakarrik. Eta gero Urnietako sarreran hor puntu bat zeon, mahai bat jartzen zuten kamiyuan, eta aurrena horra ailligitzian mahi horren gaiñian uzten zuten eta harea apaiza etortzen zan ya. Apaiza etortzen zan harea beste bi ziriolekin eta erdin gurutziakin, baiña orduako ni nola gurutziakin natorren ba ni jartzen nitzan gurutziakin. Neria baldin bazan, e.
-Zu zerorri bakarrik juaten ziñan?
-Bai. Gu bakarrik juten giñan baserrira. Ni monagillo bakarra.
-Jazkera diferentia zan?
-Gu jazkera beti zea jazten gendun, blusa txuria eta geo gaiñontzian bata beltza. Batzutan beltza. Geo zerbait baldin bazan askotan gorriya ibiltzen gendun, baiña beltza bestela. Bai. Eta hola juten giñan billa eta abar.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia