Artoa eta babarruna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-020-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Goldatzerakoan botatzen zaio lurrari simaurra. Arto-jorraketa lanak nola egiten diren azaltzen du: besabea (bostortza) erantsi astoari edo behiari, ilara bitartetik pasatu, eta gero, aitzurrez, bete eta azken ukituak eman. San Migel aldera biltzen da arto eta babarrun uzta.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko otsailaren 03a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: URN-020/015
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Artoa
Transkripzioa
- Hortaz aparte lagundu beharko zitzaion ba ximaurrakin eo?
- Ximaurra, goldetzea geo, ta geo goldetu.
- Eta gero, zer, jorratzeko eta, hoi nola izaten dia, zertako izaten da jorratzia?
- Hoi, zeatzeko, belarra atera, tartian jaiyotzen da ta, hua lehenbizi besabia pasa, besabie egurrezkua izaten da bestia, bost hortza ez dakit zenbat dittun. Ta behiya eo idiya /iriya/ eo uztarri-motzian /uztar-motzian/ lotu hari erantsi ta bat aurretik eta bestia atzetik. Harekin lurra ein ta geo atxurrai zeatu. Bai, bai.
- Lan asko, eta gero noiz jaso uzta hoi?
- Hoi, San Migel aldea eo. Babarruna're bai, San Migel aldea eo, babarrun mordua biltzen gendun.
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!