Urnieta (Gipuzkoa)

Konforme bizi da Kontxita

Konforme bizi da Kontxita Konforme bizi izan da Kontxita, ezeren inbidiarik gabe. Inbidiatan bizi den jendea ezagutzen du. Diruak ez du dena egiten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-018-067 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Konforme bizi izan da Kontxita, ezeren inbidiarik gabe. Inbidiatan bizi den jendea ezagutzen du. Diruak ez du dena egiten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni konforme bizi izandu naiz nee denboa guztin, sekulan ez det ezen inbirik izandu. Ta oain gutxiyo gaiñea. Ez dakat ezen inbirik. Zeatik inbiriya duen jentiak ikusten dittut nik, zea. Bat izan eta bi nahi dittuenak eta bi izan eta lau nahi dittuenak. Nik baldin badet batekin koforme eta bi baldin badittut pues ya está. Hiru ezin dittut, pues ya está. Hiru ezin dittu, pues batez. Kitto. Nee biziya holakotxia izandu da.
-Aberatsa, daukazanuakin konform...
-A, bai, ni bai. Nik sekula ez diyot exijitu iñorri ezer. Hau bihar det /bihet/ eta hau bihar det /bihet/. Ahal baldin badet, bien, ez badet? Bueno... Kontentu detenakin. Eta ez zat iruitzen ni baiño hobeto iñor bizi danik. Ta diru gutxi deula, baiño diruak ez du dena eitten. Asi ke...
-Laguntzen du baiña.
-Laguntzen du baiño ez da zoriontsu izaten diru gehien in duna [gehienekin dona], e. Gue Agustinek askotan, "Ze mouz bizi zea?" "Ni oso ondo, oso ondo bizi naiz, Agustin". Asi ke.
-Ba eutsi horri. Segi bizkor.
-A, bai. Ahalegiñak... Bueno, urtiak dittegu ta ez dakigu noiz jungo gean beste mundua edo... Hoi're ez zakiu zer dan baiño bueno.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia