Txingoka, kurkuluxetan, sokasaltoan, gerezi hezurrak zuloan sartzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txingoka eta kurkuluxetan nola jolasten zen azaltzen du. Gerezi hezurrak zuloan sartzen ere jolasten zuten. Sokasaltoan asko ibiltzen ziren baina ez du ongi oroitzen kantua.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: URN-017/005
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta geo zean'e bai, "esto" oain ez dakit nola esaten dian, markatzen giñun klerionakin ta saltokan'e bai.
- Txingoka.
- Txingoka, bai, txingoka.
- Ta ze jolas izaten zen hoi? Ze kuadro eo ze margotzen zen?
- Kuadroak jartzen zittuen ta bostekoa igual ta geo zeatu in behar zian, geo aldamenen itten zizken ta aber denak ondo itten giñun hankie sartu behar rayan.
- Ta zerbaitte botatzen zen kuadro bakoitzean?
- Ez, ez zan botatzen ez. Txingoka ibiltzen giñan. Eta geo gaiñekoan bakizu.
- Kurkuluxakin ta, kurkuluxakin ze jolas mota izaten zan?
- Kurkuluxak izaten zian, bueno bat aidian bota bihar zendun ta bestia jira alde batea. Eta bigarrena´re bota ta beste aldea jira. Askotan batzuk pintatuak izaten zittuen. Ordun, kurkuluxak bueno! Estimazio haundiya izaten zuen.
- Zer da kurkuluxa?
- Kurkuluxa arkumian, ze esango dizut ba nik? Gordetzeko asmoa nun ba, baiño. Halako hexur bat izaten zan, halako hexur bat arkumiak izaten duna eta harek izaten dittu, pues lau bueltan lau: bat lisua, bestea zeagoa, "esto" rayakin ta eta [...] in bihar zian. Bat bota, hola botatzen zun ta ikusi beak jira. Ta bestiak bota ta jira.
- Zenbat laun ibiltzen ziñaten kurkuluxetan?
- Bueno, pues igual hiru-lau launak, hola. Hiru-lau-o. Askotan bi're igual ta.
- Kantaikan eo bazun han, han.
- Ez zan kantaik, ez. Kantaik ez zan izaten.
- Ta gereziyakin, berriz, nola jolasten gerezi-hezurrakin?
- Gereziyakin xulo batian sartu behar izaten gendun. Hola jarri, eskubakin eta txulo batian sartu hua. Eta ordun, gereziya asko izaten zan ta hemen Zimotoyuan ta asko izaten zien hexurrak ta haik bildu ta geo, txulo batian sartu.
- Ya, ta zeiñek irabazten zun?
- Gehienak sartzen zittunak-o.
- Gaiñekoan, sokasaltuan ta?
- Bai, sokasaltuan ibiltzen giñan, bai. Sokasaltuan asko, sokasaltuan.
- Ta kantaik eo?
- Bueno, sokasalton kantaik izaten giñun, nola zen, "la niña del barquero". Ahaztu zat. "La niña bonita se llama" ez dakit "unos cuantos" ta geo hola ibiltzen zan hua. Ta geo bestela ibiltzen giñen saltoka ta gue zeako zian, gue jostailluk eta gue gauzak.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!