Jolasak eta ohiturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kaniketan eta kurkuluxetan ibiltzen ziren eskolatik irtendakoan. Kanpandorrera igotzen ere bai. Behin goian zeudela kanpaiak jotzen hasi ziren eta ikaratuta jaitsi ziren zaratarekin. Hildakoak ikustera joateko ohitura ere bazuten. Sokasaltoan, gerezi hezurrak zuloan sartzen... orduko jolasetariko batzuk
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: URN-017/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Geo eskolatik atea ta kaniketan ibiltzen giñan. Ta kurkuluxakin'e bai. Kurkuluxakin ibiltzen giñan. Eta geo illunarrian pues etxea goiz juten giñan. Aurrena, bueno, meriendatu itten giñun, aurrena meriendatzea juten giñan ta meriendatu eta kaniketan ibiltzen giñan jostatzen. Ta geo kanpantorrera´re juten giñan honea, eliza irikiya eoten zan eta juten giñan koadrilla bat eta han kanpantorreko leihotik behian geatzen zienai "o" itten geniyon. Geo gu jetsi ta geo haik jun. Ta gu [...]. Ta eun batian, klaro gu jun giñan koadrilla bat eta nik hemen laun haundiya nun aldamenen, aldamenen bizi zana-ta, jun giñan hara ta hor hasi orduba jotzen. Ta ze soiñu, bueno uste det airian etorri giñala behera.
- Ia ikaratuta?
- Bai, bai. Ta geo eskolatik atea ta beste kostunbre bat izeten zan, norbait hiltzen bazan, ume guztik hua ikustea eskolatik ateata. Bai. Holako aittona hil da, holako amona hil da ta etxea. Ta askotan parre igual itten giñun ta geo. Kostunbria izaten zan. Eskolan irakurritzen zan, esaten zan: "Bueno, oain holako aittona hil da eo halako ez dakit zein hil da" ta eskolatik atea ta denak hara hua ikustea.
- Ta ze, ze izaten zen hua ikusi ta bueno.
- Hua ikusi, ikusi ta atera ta segi. Ikusi in bihar. Eta ordun gaiñea hildako hairi bula jartzen zizken hemen, etxian eoten zian ordun trajiakin jantzita ta. Hemen bula jartzen zizken. Batzutan geo “este” ur bedeinkatua izaten zan, zeakin "esto" Jesus! Nola esaten da? Oain ez det ahaztuko, erramubakin, erramubakin ta erramubakin igual botatzen giñezkan hildakoai ta "tan felices".
- Ta ze zea izaten zen hoi, erramuakin ze seiñale in behar izaten zan?
- Gurutziana.
- Hoi ume-umetatikan daukazue?
- Bai, ordun umek hola izaten zan.
- Baiño atxalde pasa juten ziñaten, hola bueno kuadrillan edo aittai ta amak esaten zizuen: "Zuaz harea jun behar deu?"
- Ez, meriendatuta kanpoa ateatzen giñan ta geo hemen Postan eo bazeon emakume bat burutik ondo ez zeona eta hua terrazan eoten ziñan. Ta geo ume guztik hara juten giñan. Geo errita ematen ziguen etxian ta harek esaten zittun: "Hoy, pues yo no sé que no sé cuantos, es igual igual pero distinto distinto" ta gu parren. Eta holaxko, holaxe dibertitzen giñan; aurrena kurkuluxetan, geo "este" gereziyak zeakin ibiltzen giñan hexurrakin'e eta sokasaltuan.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!