Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Txirikiletan ere jolasten zuten

Txirikiletan ere jolasten zuten <p>Txirikiletan ere jolasten zuten. Azaro aldean, Gabonak aurretik bakarrik egiten omen zen jolas hau. Jolasaren zehaztasunak ematen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txirikiletan ere jolasten zuten. Azaro aldean, Gabonak aurretik bakarrik egiten omen zen jolas hau. Jolasaren zehaztasunak ematen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero euen beste joku bat txirikillan, txirikilletan. Txirikilletan itten gauen, hori sasoin baten eitten zan bakarrik. Nik uste izaten zala udazkenien, hor zemendi aldera izeten zan, zemendixe edo hola Gabonak aurretiko garai hortan, oker ez banago. Eta hori izeten zan ba Azatzako elixostien, antziñan dantzalekue deiketan utsen lekue, ba han elixiek atzekaldetik euken holako bi horma, euskarri moduen eindde holako bi horma osagarri, ez. Bai, eta hareik bi horma horreik angulo baten geldiketan zien, eitten auen holako uekotxo bat, ezta. Horri deiketan gutsen, horri be torrie deiketan gutsen. Orduan txirikilletan eitteko eitten zan, eukitten gittuen, mazie deiketan gutsen egur bat, izeten zan ba eztakitt, hirurogei zentimetro edo gutxienez euko auen, segun. Mutiko txikiñauak zienak txikiñauak eta haundixak haundixauak. Etxetik eiñ eta ekarri eitten gauen. Gero txirikillek zien ba holako egur batzuk, punta bixek zorroztute, eitten zien gaiñera...
- Begixa zulaketako...
- Ja, ja. Begixek edo harrapetan auena. Eta eitten zien normalien, eskolan egoten zien, normalien mutikuek izeten zien zertxuenak, hazitxuenak edo apur bat jefe moduen eitten auenak. Orduen bixek buru, talde bakotxeko buru moduen eitten auen, eta egunero-egunero eitten zan, bakotxak taldie elejidu eitten auen. Aukeratu eitten auen euzenen artien taldia. Baiñe taldian txandie zeiñek lelengo aukeratu erabakitteko eitten zan txirikilla bat lurrien ifiñi, beste bat hola kurtzaute gaiñian, eta gero eitten zan arraia bat igual bi metrora edo hiru metrora, arraia bat lurrian; eta maziaz txirikille puntan jo eta bueltaka bota hara eta txirikille hurbilen ixten auenak ha hasten zan aukeratzen. Eta hark normalian aukeratzen auen ba onena, indar gehixen eukena edo takarradan gehixen eitten auena edo gure dana. Eta orduen hasten zan ekipo batekue, han torre horretan sartzen bat eta hartzen auen mazie, txirikillie hartu eta txirikillie jo eta bota eitten zan ahal danik eta urriñen. Eta beste taldekuek egon biher izeten gauen, edo izeten zien, jersie edo eskuetan hartu eta txirikillie aidien harrapetan. Ha txirikillie faten zan bueltaka aidien, behin baiño gehixaotan akordetan naz ba bekokixen edo begixen edo jota ta holakuek eindde behin baiño gehixotan. Kontue zan ba txirikillie ahal bazan aidien harrapau bihe zala. Aidien harrapau eta gero... Klaro, aidien harrapetan bazauen hurrao harrapetan zalako. Bestela lurrera jausten zanerako ba urrinago faten zan. Orduen ein biher zauen harrapau zauen lekutik txirikillie eskuaz hartu eta ha torre barrure sartzen zauen. Eta torrien euenak eskubidie euken maziaz ahal baauen txirikillia joteko etzein sartu barrure. Bueno, eta orduan horren arabera ba gero puntuek izeten zien. Puntu bat edo bi edo. Kontetan faten zan puntuek. Eta puntuek kontetako sistemie be eztot gogoratzen oso ondo, baiñe nik uste dot izengo zala ba sartzen etzan bakotxien botaten euen taldiek punto bat izengo auen eta gero zuk lortzen bazauen sartzie barruen orduan eitten zan aldatu: beste ekipue sartzen zan torrera eta bestiek faten zien billa. Eta alderantziz ba puntuek kontetan, ez. Ta bueno ba holaxe. Hola ibiltten gintzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia