"Harrapazka eguna"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Harrapazka eguna"ren nondik norakoak aipatzen dituzte: "iñostarra" (iraztorra edo garoa) ebakitzeko eguna izaten zen, eta goizean goiz hasten ziren lanean, suziriaren eztanda entzun ostean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2009(e)ko abenduaren 16a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: URN-006/028
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Zer zen "Harrapazka euna"?
- Tomas: "Harrapazka euna" zan, iñostarrak ebakitzen hasteko euna. Bitarten, ez zakazun hasteik. Herri-terrenoak eta zillegi-terrenoak eta zea hoik zian. Lote batzuk zeuden. Lotez aparte, beste puska batzuk zien, kanpon geatzen zienak, loteik ez zuenak ta ordun zu goizian jun ta han in bihar zendun markatu. Bueno, markatzen-ta nik ez nin ezautu.
- Juan Bautista: Markatu, hasi. Bazekiken gutxi gorabehera jendiak nundik noa zien.
- Tomas: Sailla behintzat hasi in behar zan.
- Juan Bautista: Ta jun ta hasi. Zui hobena iruitzen zazuna eo eokina eo iñostarrik haundina eo goxona eo.
- Tomas: Baiño zeiñek harrapatzen zun?
- Juan Bautista: Zu hasten baziñan, hua zutzako zan.
- Tomas: Baiño goizian Adarrako puntan etxeferoa tiatzen zuen ta ordun hasten zan, hasten omen zan. Nik etxeferoa tiatzen ez nin…
- Juan Bautista: Ez, nik'e.
- Tomas: Baiño geo, nik uste det guk ezautzeako lotiak iñak zeudela, bakoitzak bere lotia.
- Juan Bautista: Bai ba. Ordun hoi izaten huen inportantia, jun ta hasi.
- Tomas: Ez, ez, ez. Hoi lotez apartekua huan beste ohittura hoi. Lotez aparte.
- Juan Bautista: A "fecha" utzita alegiya.
- Tomas: Ez, ez. "Diez de septiembre" hasten zuen, hua hasteko euna. Bitarten ez zekaean ez batian ta ez bestian, baiño lotiak zeken markatuta...
- Juan Bautista: A geo bai. Bakoitzak beria.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!