Urnieta (Gipuzkoa)

Errotazar egondako lekuan gaur egun presa

Errotazar egondako lekuan gaur egun presa <p>Errotazar zegoen lekuan, presa txiki bat egin zuten. Han, uztarriak egiten zituzten. Ubillos anaiak ziren uztargileak. Pagoa egur egokia izaten da uztarriak egiteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotazar zegoen lekuan, presa txiki bat egin zuten. Han, uztarriak egiten zituzten. Ubillos anaiak ziren uztargileak. Pagoa egur egokia izaten da uztarriak egiteko.

Transkripzioa

- Errota hura zer zun erorita hola aspaldi?
- Tomas: Bai, Errotaxar ezer ez dao.
- Juan Bautista: Errotaxar ezer ez do; erreka besteik ez do.
- Errotaik ez da gelditzen ordun?
- Juan Bauitsta: Ez, ezerren muestrarik ez do.
- Tomas: Gero in zuen hor presa ttiki bat, zeak uztargilleak han itten zittuen.
- Juan Bautista: Pagoerdikuak.
- Tomas: Seuru asko ganaduk ura eateko iña-eo hola igual izango da, presa ttiki bat.
- Juan Bautista: Azpindiko [...] danak harea juten ittuan.
- Tomas: Ta uztargik itteko materiala eukitzen zuen, leheno esan deun zumitza itteko zea bezela, uztarrilla're urian eoten da.
- Presa hartan?
- Tomas: Bai.
- Juan Bautista: Pagua izaten zan uztarrik itteko.
- Tomas: Hoik paguak dia.
- Zein zen uztargillia hemen?
- Tomas: Hemen Pagoerdi, hemen hortxe dao baserriya bixta-bixtan.
- Juan Bautista: Hemen bi anai zian.
- Bizi al da?
-Tomas: Ez hil zian.
- Hil zian?.
- Juan Bautista: Eulogio Ubillos ta Alejandro Ubillos. Bi anai aitzen zien hoik.
- Ya. Ta paguakin itten dia uztarrik?
- Juan Bautista: Bai.
- Tomas: Bai. Bueno piñuakin igual-igual itten dezu, haritzakin igual baiño pagua zan, pagua zan.
- Juan Bautista: Bai baiño laneako.
- Tomas: Laneako paguakin itten zuen.
- Piñuk ez due hainbeste indar izango igual?
- Juan Bautista: "Qué va". Aguantia´re.
- Tomas: Nik ez dakit zeatik itten zuen paguakin.
- Juan Bautista: Aguantia paguak.
- Tomas: Haritza're material ona izango du, baiño.
- Juan Bautista: Baino oso pixua. Pagua sekatu ezkeo, baiño haritzak pixua paguan alden.
- Tomas: Zerbait´e izango zun.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia