Urnieta (Gipuzkoa)

Errotazar errotako harria

Errotazar errotako harria <p>Errotazar errotako harria non dagoen azaltzen dute.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotazar errotako harria non dagoen azaltzen dute.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Tomas: Geo Errotaxar hortako errotarriya, errotak zun harriya, gue basarria hor beheko hoi huan [...] bidian, Learreta ta [...]. Atian gaiñeko harriya batetik besteaiñokua ta hangua zala aittak esaten zun.
- A bai? Errotarriya?
- Tomas: Errotarri haittakua omen da. Ez da borobilla ta e, kuadrokua da baiño.
- Juan Bautista: Kuadroa ez.
- Tomas: Beno, rektangularra da baiño.
- Juan Bautista: Mahaia bezela.
- Tomas: Baiño izango dittu bi metro ta erdi luze ta hau.
- Juan Bautista: Hau baiño zabalo.
- Tomas: Ta loriya. Hua nola ekarri ote zuen ta nola altxa ote zuen?
- Juan Bautista: Hombre, elizetako harrik´e.
- Tomas: Bai, bai; igual, igual.
- Juan Bautista: Ordun'e esaten zuen oholez bete altura ta lurrian ematen zittuela arrastaka ta pareta altxatzian berriz'e bete. Beti hola juten ziala gora.
- Tomas: Elizak-eta garai haittan ze aginttea eukiko zun, ze indarra. Baiño hoi basarri hortan harri hoi [...] ta ez dakit hua milla ta bostehun kilo-eo izango da harri hoi.
- Hainbesteñekua baldin bada.
- Tomas: Bai, bai.
- Juan Bautista: Eten ttiki bat´e bai ixkiñan.
- Tomas: Bai, baiño zartatu ttiki bat, bere [...] mantentzen da baiño harri hua oso gogor ziok. Oain gaiñea, garbi-garbin jarri diek ta hola [...].
- Juan Bautista: Usteldu ez dek ingo.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia