Urnieta (Gipuzkoa)

Maistraren zigor "zurrunak"

Maistraren zigor "zurrunak" Maistrak zigortzen zituen, baina haren mutil-laguna etortzen bazen, zigorra kentzen zien. Orduko zigorrak nolakoak izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maistrak zigortzen zituen, baina haren mutil-laguna etortzen bazen, zigorra kentzen zien. Orduko zigorrak nolakoak izaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta maistrak?
- Maistrak hurrungo egunian ez dakigu ze esango zigun, edo ez dakit kastigatu giñun edo ez. Kastigatu're itten giñun e? Ta gertatu zan behin hemen maestra bat bazeon, eta oso neska politta zan, oriyotarra. Eta gero hemen bazeon hor gizon bat ezkonduta zeon, ta familiya ta asko zun, ta... Baiño gizon hua "por ahí" ibiltzen zan. Ta ze pasatzen zan? Gu kastigatzen giñun, baiño gizon hura etortzen zitzaiyon maistrai, ta ordun guri libre. etortzen zan... Eta ordun'e izaten zian.
- Ez zen ordun zuetaz akordatzen, kastigatuta ziñatenik?
- Ya kastigua barkatzen zigun guri ordun, ta gu pozik.
- Hoixe. Hura noiz etorriko zain.
- Bai, gustoa.
- Ta kastiguk eta nola izaten zian, nolakuak?
- Belauniko jarri aurrekaldea, o besuak zabalduta eon, ta hoixe. Txarra gelditzen da e? Belauniko jarrita eskuk nekatuta earki baiño...

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia